Zaharrak berri
Aratz Albisu • Telesail zalea
Badirudi ez dagoela ideia berririk, ez dutela fikzio originalik sortzen. Azkenaldian argitaratutako telesailek zera dirudite, orain hamarkada pare bat amaitutakoen jarraipenak, sekuelak edo spin-offak. Hori dela eta, ideia originalak gomendatzera nator.
Haurtzarora itzultzekotan, beti hasten naiz Avatar: Azken aire maisua (2005) marrazki bizidunarekin. Ez dago parekorik mundu hau sortzerako garaian egin zuten lanean, Asiako erreferentzia kultural eta historiko ugari baliatu baitzituzten. Eta ezaguna da inoiz izan den pertsonaia eboluzio onenetariko bat izateagatik.
Komedian erregeen errege dugu Friends (1994), zaleena ez naizen arren. Bere arrakasta ukaezina da, eta horren jarraian sortutako ‘batera bizi diren lagunen’ komedia ugariren inspirazio izan da: 2 broke girls, Adults, How I met your mother, The big bang theory… Nahiz eta horren aurretik beste belaunaldi bati barrea ahoan jarri zion Gazteak (The young ones) ere baden.
Fikzio zientziaren eta misteriozko telesailen aitzindari izan zen Lost (2004). Zinemako teknologia eta aurrekontua telebistara eraman zuen lehena izan zen. Horrek inspiratu zituen lurralde bakartietan, talde oso handien biziraupena ardatz zuten telesailak: From, Manifest, The rain, The society, The 100, Yellow Jackets eta antzekoak.
Fantasian Sabrina, the teenage witch (1996) eta Buffy the vampire slayer (1997) izan ziren banpiroak, sorginak eta antzerakoak gazteengan hurbildu zituzten lehenak, eta ondorengo hauei bidea ireki zienak: Teen wolf, Banpiroen Kronikak, Charmed, Shadowhunters… ■