Basoa udazkenean
Urretxun bizi naizen palentziarra naiz, argazkilaritza zaletua joan direneko 35 urteotan. Egunerokoa lasaitasunez behatzea, eta irudietan ikasteko eta hazten jarraitzeko formak aurkitzea gustatzen zait.
Goizeko behe lainoaren artean, zuhaitzak zaindari isilak dira Barrendiolako urtegiaren ingurumarian. Goroldioak enborrak estaltzen ditu eta orbelak zorua, udazkenak paisaia patxadazko eta misteriozko eremu bilakatzen duen bitartean.