Fermin
Jon Eskisabel • Musikazalea
 Aitor dut nagiak hartu ninduela Fermin Muguruzaren itzulerako lehen kontzertuaren berri izan nuenean. Buff… 40 urteko ibilbidearen errepasoa, areto handia, milaka zale, ilarak… Horixe, nagia. Ez ninduten gehiegi xaxatu behar izan ordea, Bilboko emanaldi hartara joateko proposamenari baiezkoa eman niezaion. Ondo pentsatuta, joder, Fermin da! 17 urterekin Kortaturekin lehenengoz ikusi nuenetik, eta batez ere, Negu Gorriak-en sorreratik arlo musikaletik haratago erreferentetzat izan dudan pertsona horrek merezi zuen ahalegintxoa egitea. Eta horrelaxe joan ginen Bilbora iazko azaroan, nagia beste baterako utzita, eta han zirrarak hartu ninduen La línea del frente, Hay algo aquí que va mal, Newroz, A la calle, Zu atrapatu arte, Radio Rahim eta beste hainbat ahoz gora berriz abestean. Aste batzuk geroago erosia nuen Iruñeko azken emanaldirako txartela.

Eta horrela joan ginen Iruñera, azken akelarre antifaxistara eta Muguruzaren azken kontzertu handia ikustera gindoazen sentipen malenkoniatsuarekin. Hauxe da despedidea. Gero emanaldiak ez zuen kutsu hori hartu, Ferminek ez zuen hori bilatu eta guri momentuko baldintzek –oholtzaren urruntasuna, soinuaren gorabeherak…– galarazi ziguten agurren emozioa sentitzea.
Garai batean txantxetan esaten nuen mundua bitan banatzen dela: Ferminen zaleak eta hura jasaten ez dutenak, zaila baitzen epel uzten zuen inor topatzea. Ni lehen taldekoa izan naiz beti, hark sortutako gauza batzuk ez gustatu eta pertsonaiarekin beti ados ez egon arren. Baina gaur egun esango nuke inork ez duela ukatzen, ezta arerio sutsuenak ere, euskal kulturak inoiz eman duen sortzaile, eragile eta ikur nagusietakoa dela, Laboa, Oteiza, Aresti, Txillida edota Sarrionandiaren parekoa, gutxienez. ■