«Opari bereziena kotxea izan da, eman didan askatasunagatik»
Adei Zabaleta Agirre (Mutiloa, 2005) Ingeniaritza Zibila ikasten ari da, Donostian. Txikitatik jubenil mailara arte Segurako Goierri taldean jokatu zuen futbolean. «Unibertsitateko bigarren mailan ezinezkoa zitzaidan eskola eta entrenamenduak uztartzea, eta utzi beharra izan nuen». Baina hor ez zen bukatu futbolarekin duen harremana. Orain ohorezko kadete mailan bigarren entrenatzaile lanetan ari da, 14-15 urteko gazteekin.
Zer duzu nahiago, jokatzea ala entrenatzea?
Oso ezberdinak dira eta biak ditut oso gogoko. Baina, aukeran, jokatzea nahiago.
Futbol talde bat.
Reala.
Futbolari bat.
Martin Zubimendi.
Zer zaletasun dituzu?
Futbola, gehien bat. Horrez gain, bertsolaritza eta baserria ere bai.
Pelikula bat edo telesail bat.
Prison break.
Liburu bat.
Dolores Redondoren El guardian invisible irakurri dut azkena.
Musika talde edo abeslari bat.
Azken Sustraiak.
Abesti bat.
Rotten XIII-ren Basoaren deiadarra.
Oporretarako leku bat.
Kanaria uharteak.
Zer gosaltzen duzu?
Ogi txigortua urdaiazpikoarekin.
Kolore bat.
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Gurasoek beste anaia bat izango genuela esan ziguten eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Kotxea, eman didan askatasunagatik.
Amets bat.
Euskal Herri aske bat.
Bizitzako plazer txiki bat.
Sagardotegiko txuleta on bat.
Goierriko txoko bat.
Lierniko gaina.
Mutiloan biziko ez bazina…
Ez dut nire burua Mutiloa ez den beste leku batean ikusten. Baina, izatekotan, Mutiloa bezalako herri txikiren batean ziurrenik. ■

