Dabilen tradizioa
Mikel Sarriegi • Dantzaria
Berriki aritu behar izan dut p odcast batean tradizioaz. Lehenago ere idatzia naiz zertxobait hementxe, eta Jakin aldizkarian jorratu dute gaia azken aurreko alean, zinez kontu interesgarriak aletuz. Besteak beste, Ion Celestino, Ihitz Iriart, Oier Zuñiga, Aner Peritz eta Ibon Rodriguezek botatakoak dira tradizioaren eta kultur sorkuntzaren arteko loturei eta tirabirei buruzko honako gogoetok: «Ez bada plazan, ez da euskal kulturarik izango (…) Gauzak aldatu nahi ditugu, aurretik zeudenak hil, gureagoak sortu… baina noraeza da nagusi. Teoria hausteko edo baztertzeko ere, teoria jakin behar da (…) Komunitate bati baliagarri zaion artean irauten du tradizio batek… Bere funtzioak galtzen dituenean folklore edo museoko pieza
odcast batean tradizioaz. Lehenago ere idatzia naiz zertxobait hementxe, eta Jakin aldizkarian jorratu dute gaia azken aurreko alean, zinez kontu interesgarriak aletuz. Besteak beste, Ion Celestino, Ihitz Iriart, Oier Zuñiga, Aner Peritz eta Ibon Rodriguezek botatakoak dira tradizioaren eta kultur sorkuntzaren arteko loturei eta tirabirei buruzko honako gogoetok: «Ez bada plazan, ez da euskal kulturarik izango (…) Gauzak aldatu nahi ditugu, aurretik zeudenak hil, gureagoak sortu… baina noraeza da nagusi. Teoria hausteko edo baztertzeko ere, teoria jakin behar da (…) Komunitate bati baliagarri zaion artean irauten du tradizio batek… Bere funtzioak galtzen dituenean folklore edo museoko pieza
bihurtzen da (…) Tradizioa eta garaikidea aurrez aurre jartzen direnean krak egiten dit buruak (…) Susmoa dut tradizioaren esanahi soziala erabiltzen dela euskaldunon prekarietate existentzialarekin jolasteko (…) Euskal kulturgintzan daramagun kate lotzaile handienetakoa ‘Izan ginelako gara’ lema ospetsua da (…) Gure herrira bizitzera etorri direnekin, zenbait elementuri uko egiteko prest egon behar dugu (…) Tradizio bat praktikatzen duen jendea izan daiteke itxia, arrazista, matxista, homofoboa… baina jendea da, ez tradizioa (…) Tradizio bat desagertzen bada, ez da moldatzeko gai ez delako, hura praktikatzen duen jendeak moldatu nahi izan ez duelako baizik (…)».
Zer pentsatua ematen dute. Eta esandako horien arabera, zenbat uste, ez bakarrik erdi, baizik eta erabat ustel!
Hori eta gehiago, Jakin, dabilen pentsamenduan (268. alea), tradizioa ere, dabilena delako.■

 
					 
					 
 								
							
 
					 
                    