«Karabana bat erostea eta familiarekin abenturak bizitzea ditut ametsak»
Gorane Dominguezek (Urretxu, 1983) ile-apainketa ikasketak egin zituen Donostian. «Txikitan panpinak orrazten eta janzten nituela gogoratzen dut», dio. Ikasketak amaitu ondoren, herriko Itxura, Pili Comontes eta Aranbel ile-apaindegietan, eta Donostiako Rizosen lan egin zuen. 2004ko abenduan bere ile-apaindegia ireki zuen Urretxun: Stylo. Handik urte batzuetara arropa saltzeari ere ekin zion. «Hasieran diseinatzaile gazteen arropak saltzen nituen. Egun, Europa iparraldeko eta bertako markekin lan egiten dut. Osagarriak, berriz, bertako artisauek egindakoak dira».
Zein zaletasun dituzu?
Bidaiatzea eta kirola egitea. Mendia asko gustatzen zait.
Egin duzun bidaia zirraragarriena?
Argentinara.
Ametsetako bidaia?
Australiara.
Mendi bat?
Irimo eta Oleta.
Pelikula bat edo telesail bat.
Maspalomas.
Musika talde edo abeslari bat?
Gatibu.
Abesti bat?
Gatiburen Aske maitte.
Oporretarako leku bat.
Donibane Lohizune.
Liburu bat.
Tus veranos y mis inviernos. May Boeken idazlearena da. Nire kuadrillakoa da.
Zer gosaltzen duzu?
Fruta, ogi txigortua ahuakatearekin edo urdaiazpikoarekin, eta olo esnearekin egindako kafesnea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire seme-alaben jaiotze egunak: Maren (9 urte) eta Markel (6 urte).
Amets bat.
Karabana bat erostea eta nire bikotekidearekin eta seme-alabekin abentura pila bat bizitzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Mendi buelta bat.
Goierriko txoko bat.
Santa Barbara.
Urretxun biziko ez bazina…
Getarian. ■

