«San Silbestre proba antolatzen ari ginela hasi nintzen esatari»
Lazkaoko Ikastolako irakaslea da Aitor Madrazo Zubeldia (Ordizia, 1969), DBHko lehen hiru urteetan ematen ditu eskolak. Bere herrian, berriz, ezaguna da bere ahotsa, antolatzen diren hainbat ekitalditan esatari lanetan aritzen baita. «Uste dut San Silbestre proba antolatzen ari ginenean hasi nintzela esatari». Harrezkero, Txindoki atletismo taldearen ekintzetan, futbol taldearen Gabonetako torneoan, Boxing elkarteak antolatzen dituen festetako boxeo borrokaldietan, Txapel Gorri elkarteak antolatzen duen txirrindulari proban –Abaltzisketan– aritzen da, baita errugbian ere garai batean… Ez hori bakarrik: «Ordizia Kirol Elkarteko idazkaria eta sare sozialen arduraduna naiz orain dela 10 urtetik».
Zer zaletasun dituzu?
Gehien bat kirola, eta horretaz gain familiarekin eta kuadrillarekin momentuak pasatzea.
Pelikula bat edo telesail bat.
Azkenaldian The Witcher ikusi dut, eta gustatu zait.
Liburu bat.
El barracón de las mujeres, Fermina Cañaverasena.
Musika talde edo abeslari bat.
Dire Straits.
Abesti bat.
Sultans of swing.
Oporretarako leku bat.
Viana, Nafarroan.
Zer gosaltzen duzu?
Tortilla frantses bat eta ura limoi, jengibre eta sagar ozpinarekin.
Kolore bat.
Urdina beti!
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Bi semeen jaiotzak eta gure ezkontza.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Dudan familia.
Amets bat.
Bizitza pozik pasatzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Asteburuko ardotxoak.
Goierriko txoko bat.
Ordiziako Plaza Nagusia.
Ordizian biziko ez bazina…
Ez dut nire burua beste toki batean ikusten. ■

