«Su Ta Gar, Judas Priest eta Manowar dira nire talde gustukoenak»
Ion Barbadillo Etxeberriak (Beasain, 1981) Ingeniaritza Teknikoa ikasi zuen Arrasaten. Hango informatika enpresa batean hasi zen lanean, eta han jarraitzen du. Hogei urte bete ditu lantokian. Zaletasunei dagokienez, auto zaharrak gustatzen zaizkio eta Opel Kadett bat dauka. «Lankideek informatikaria baino gehiago mekanikaria naizela esaten didate. Autoekin hasi nintzen, eta orain traste guztiekin aritzen naiz».
Ametsetako auto klasikoa.
Nissan Skyline GTR 34.
Pelikula edo telesail bat.
Breaking Bad eta Death Note. Azken hori anime japoniarra da.
Musika talde edo abeslari bat.
Hemengoen artean Su Ta Gar eta kanpokoen artean Judas Priest eta Manowar.
Abesti bat.
Rainbow taldearen Can’t let you go.
Liburu bat.
George Orwellen 1984 eta Lucio Urtubiaren La revolucion por el tejado.
Oporretarako toki bat?
Girona. Urtero hango herriren batera joaten gara: Tossa, Lloret, Roses, Pals…
Zer gosaltzen duzu?
Esne hotza Cola Caorekin edo Chocapic-ekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire amonak iktusa izan eta ospitalean ikusi nuen lehen eguna.
Jaso duzun opari bereziena.
Emazteak heavy taldeen kontzertuetara laguntzea.
Kontzertu gogoangarriena.
2003ko Wacken Open Air jaialdia, Alemanian. Twisted Sister taldeak jo zuen berriro, urte askoren ondoren.
Amets bat.
Mundu guztiko agintariak eta politikariak enpatikoak eta bihotz onekoak izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Aramako plazan asteburuetan egiten den poteo txikia. Ostiraletan pintxo-potea egiten da eta igandeetan bermuta.
Goierriko txoko bat.
Arama. Oso gustura bizi naiz hemen.
Araman biziko ez bazina…
Beasainen biziko nintzateke. ■

