«Fandangoa eta arin-arina ditut gustuko dantzak»
Otsoak dantza taldekoak inauteria prestatzen ari dira, eta bertako kidea da Ziortza Barandiaran Murua (Ataun, 1998). «80ko hamarkadan Joxemiel Barandiaran eskolako haurrek eginiko lan batzuetan oinarrituta, dantzan eta kantuan igaroko dugu otsailaren 13ko arratsaldea, giro herrikoian». Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitatean, Fisioterapia ikasi zuen, eta hainbat osasun zentrotan lan egin du. «Baina oraintsu hezkuntza munduan hasi naiz, Iruñean, behar ezberdinak dituzten haurrei eskola-eremuan ahal den heinean laguntzen». Fisioterapeuta den aldetik, dantza munduan izaten diren lesio ohikoenak orkatilako bihurrituak eta zuntz hausturak izaten direla dio. «Nik orain arte lesiorik izan ez badut ere, gure taldean –Atsuak deitzen diogu brometan– horiek dira ohikoenak», azaldu du Barandiaranek.
Zer hartu behar da kontuan lesioak ekiditeko?
Faktore askok daukate eragina, eta gehienak ezin ditugu kontrolatu. Baina garrantzitsua da indarra lantzea eta progresio bat mantentzea, topera hasi beharrean.
Dantza bat.
Fandangoa eta arin-arina ditut gustuko dantzak.
Zer zaletasun dituzu?
Mendira joatea, bizikletan ibiltzea, irakurtzea, lagunekin egotea…
Pelikula edo telesail bat.
Mamma mia!
Liburu bat.
La voz dormida (Dulce Chacon).
Musika talde edo abeslari bat.
Marea.
Abesti bat.
Mierda y cuchara (Marea).
Oporretarako leku bat.
Lanzarote, neguan.
Zer gosaltzen duzu?
Ogi txigortua olioarekin eta kafesnea.
Kolore bat.
Berdea eta morea, ezin dut bat aukeratu.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Aita denbora luzean ospitalean egon ostean etxera itzuli zen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bi anaia.
Amets bat.
Etxetik gertu plaza lortzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Kirola egin osteko dutxa.
Goierriko txoko bat.
Atxurbi.
Ataunen biziko ez bazina…
Arbizun. ■

