Mantu zuria
Argazki mundua betidanik atsegin izan dut, baina Ikatza argazkilari elkartean egindako ikastaroetako bat egin ondoren zaletu nintzen erabat. 20 urte pasa dira harrezkero, eta ordundik Ikatzaren parte naiz. Asko ikasi eta disfrutatu dut argazkilaritzaz elkartean.
Hasiera batean, gehienok bezala, natura eta kirol argazkiak ateratzen nituen, eta kontzertuetako argazkiak egiten ere aritu izan naiz. Gaur egun, erretratuen argazkiak egitea atsegin dut gehien.
Argazki hau Ikatzako kide eta lagun batzuekin mendira egindako irteera batean egin nuen. Eguna oso hotza zen, baina giro ederrean ikaragarri disfrutatu nuen, eta, egia esan, argazki eder batzuekin itzuli ginen etxera. Natura mantu zuriak estaltzen duen paisaia ikaragarri polita da.

