«Nire musikari kuttuna Anje Duhalde da, askotan ikusi dut»
Andoni Zaballos Igartzabal. // Argazkilaria: Asier Zaldua. Andoni Zaballosek (Beasain, 1983) goi mailako mantentze lanetarako zikloa egin zuen Goierri Eskolan. Olaberriko Bobinaje Automatico Industrial enpresan lan egiten du. Bere lantegian motorrak bobinatzen dituzte Beasaingo GH enpresarentzat. Musika gustukodu eta Beasaingo musika eskolako ikaslea izan zen. Txistua jotzen du. Oin Arin dantza taldeko txistu irakaslea da. Aitak animatu zuen txistua jotzera. Bere iloba Lier ere txistularia da eta «pozik» ageri da horregatik. «Txistua eta mugitzen duen guztia gustatzen zait: bidaiak, lagunak…», aipatu du txistulari beasaindarrak.
Zer zaletasun dituzu?
Denbora librean paseatzea gustatzen zait. Parkera ere asko joaten naiz, txikiarekin.
Pelikula edo telesail bat.
Akziozko edozein.
Musika talde edo abeslari bat.
Anje Duhalde. Askotan ikusi dut zuzenean.
Abesti bat.
Pablo Sorozabal konposatzailearen Gernika.
Liburu bat.
Irakurtzeko orduan, nobela beltza gustatzen zait batez ere.
Oporretarako leku bat.
Nafarroa bere osotasunean.
Zer gosaltzen duzu?
Jogurta gailetekin.
Kolore bat.
Beltza.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Alabaren jaiotze eguna. 2023ko abuztuaren 19an jaio zen. Alabak Ilargi du izena.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Aitonak bere erloju bat oparitu zidan 25 urte bete nituenean. «Ni ez nagoenean zuk izatea nahi dut», esan zidan.
Amets bat.
Etxeko guztien osasuna.
Bizitzako plazer txiki bat.
Sagardo trago bat.
Goierriko txoko bat.
Murumendi.
Ataunen biziko ez bazina…
Beasainen. ■
