Pagadiko espezieak (III): ahabia
Ahabia (Vaccinium myrtillus)
Deskribapena
Ahabia hostoerorkorra da. Hosto obatu, sinple eta ilegabeak ditu (22 x 15 mm). Haien ertzak zerradunak dira.
Landare hermafrodita da. Loreak (4-6 mm) kanpai-itxurakoak dira, eta adarren puntetan zintzilika agertzen dira. Fruituak (6-10 mm) globo-itxurakoak dira, urdin-moreak.
Azala zartatua izaten du, eta, gaztetan berdea izaten den arren, zahartzean, marroi-gris bilakatzen da.
- Ekologia. Leku hezeak ditu gustuko, eta lur azidoetan bizi da..
- Banaketa. Boreo-alpetarra.
- Loraldia. Apirila-ekaina
- Tamaina. 0,2-0,6 metro.
- Altitudea. 800-1.800 metro bitarteko garaieretan hazten da.
- Erlazionatutako habitatak. Pagadia.
Iturria: Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak ondutako Basoak.eus webgunea.

