Trenzubitik Aizkorri barrenera
Urretxun bizi izanagatik –iruindarra jaiotzez–, Legazpiko Ikatza elkarteko kide naiz joan direneko 35 urteotan. Naturako eta inguruko paisaien argazkiak ateratzen gozatzen du gehien, baita kirol ekitaldietako erretratuak egiten ere.
Irudiko argazkia ez da berria –2019ko otsailean egina da–, baina orain gutxira arte tankera horretako paisaia ikusteko aukera izan dugu: Ormaiztegiko herria, trenzubi zaharra eta Aizkorri elurtuta. Trena ageri da erdi-erdian, eta ez sinestekoa bada ere, minutu gutxiren buruan gailurreria horren barrenean zulatutako tuneletan ezkutatuko da Nafarroa aldera egiteko.

