«Semeen ikasketetako eta kiroletako lorpenak ditut opari berezienak»
Pello Agirrezabal, argazkilari mendizalea. // Argazkilaria: Aimar Maiz. Brinkolarra jaiotzez eta izatez, orain dela 43 urtetik Seguran bizi da Pello Agirrezabal Urtzelai (Brinkola, Legazpi, 1955). Kutxan lan egin du, beti Goierriko bulegoetan: Seguran, Zumarragan, Urretxun, Ordizian… Lanetik erretiroa hartuta dago, eta Segura eta Donostia artean igarotzen du astea. Argazkilaritza eta mendia ditu zaletasun –esku ahurra bezala ezagutzen ditu Aizkorri, Urbia eta inguruko mendiak, bai lurrez, bai pertsonaiaz, bai historiaz–, eta afizio horretan aktibo jarraitzen du: «Maiatzen berriz Andraitz lepora joango naiz. Zegama-Aizkorri maratoia hasi zenetik, urtero Andraitzen korrikalari guztiei argazkia ateratzen diet, antolatzaileei emateko. Milaka argazki izan dira urte hauetan».
Zer zaletasun dituzu?
Mendia eta argazkilaritza.
Pelikula edo telesail bat.
Gai sozialak edo historikoak dituztenak.
Musika talde edo abeslari bat.
Pantxoa eta Pello, Lertxundi, Lete.
Abesti bat.
Baldorba [Benito Lertxundirena], eta Country musikakoak.
Liburu bat.
Irakurtzen ari naiz Muñagorriri buruzkoa, Muñagorri, el conde y las condesas; karlisten gerra garaikoa, Eugenio Ibartzabalek idatzia. Historia liburuak ditut gogoko.
Oporretarako leku bat.
Toki, herri edo mendi ezezagun bat.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea eta zerealak.
Kolore bat.
Berdea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Semeak jaio ziren egunak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Semeen lorpenak ikasketetan eta kiroletan.
Amets bat.
Japoniako parke naturalak bisitatzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunarteko bazkariak eta afariak.
Goierriko txoko bat.
Arripillata. Oamendi mendi ingurua.
Seguran biziko ez bazina, non?
Brinkolan, Donostian. ■
