«Lanak bukatutako uneak aprobetxatzen ditut entseatzeko»
Iker Sukia Mesasek (Lazkao, 2001) artzaintza du ogibide, eta txikitatik etxean ikusi duen ofizioa bere egin du. Hala ere, Sukiak ezingo luke musikarik gabe bizitza ulertu. Oilar Beltzak taldean baxua jotzen du. Bihar, Etxabarri-Urtupiñan (Araba) eskainiko dute kontzertua, eta udari begira badituzte kontzertu gehiago itxita. Trikitilari bezala ere aritzen da, Aritz Markinez panderojolearekin. Aristerratzuko erromerian joko dute apirilaren 5ean.
Nola uztartzen duzu lana eta musika?
Lanak bukatutako uneak aprobetxatzen ditut entseatzeko. Bi langile gara, eta lan orduak libratzeko elkarrekin adosten dugu.
Zer zaletasun dituzu?
Musikari lotuta trikitia eta baxua jotzea gustatzen zait. Horretaz gain, mendira joatea eta bizikletan ibiltzea ere gogoko dut.
Pelikula bat.
Maspalomas.
Abeslari bat.
Joseba Tapia.
Abesti bat.
Trikitiko edozein abesti.
Liburu bat.
Bakea, bakea, Xabier Montoiarena.
Zer gosaltzen duzu?
Kafe bat, ohetik jaikitzean. Ondoren, hamaiketako on bat: arrautza frijituak urdaiazpikoarekin.
Kolore bat.
Horia.
Oporretako leku bat.
Asturias.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Oilar Beltzekin Santa Lutzi egunean Urretxuko gaztetxean jo genuenekoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Aitak oparitutako trikitia, 14 urte nituela.
Amets bat
Musikarekin edo gazta munduko zerbaitengatik atzerrira bidaiatzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Egunero lanak bukatutakoan trikitia jotzea.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.
Lazkaon biziko ez bazina…
Kostaldeko herri batean biziko nintzateke. ■

