Eguna argitu du Goierrin
Nire lehenengo kamera 18 urte nituela erosi nuen. Zenit 11 bat izan zen, eta oraindik erabiltzen dut, batez ere zuri-beltzeko argazkiak ateratzeko. Orain gutxi bi karrete bete ditut, eta hozkailuan gordetzen ditut sei hilabetez errebelatzera eraman aurretik. Baina, mundu guztia bezala, digitalean ere aritzen naiz.
Usurbe mendira igotzea gustatzen zait, handik ikusten diren egunsenti ikaragarriekin gozatzeko. Batzuetan begiratu soilik egiten dut, argazkirik atera beharrik gabe. Fernando Fernan Gomez aktoreak esaten zuen gizakiak mirets dezakeen ikuskizunik handiena natura dela. Argazki honek arrazoia ematen dio aktore bikain hari. Paisaia ikusgarri hauek miresteari sekula ez uztea espero dut.

