Txosnak borborka, EH Sukarrak musikaz berotuta
Aurten ere bi txosna-gune jarriko dituzte gazte eta herri mugimenduek Lazkaoko jaietan. Lazkaoko Txosna Batzordeak ikastolaren aurrean muntatuko du karpa, eta Mugimendu Sozialistak ikastola aldameneko skate parkean. Egitarau bana antolatu dute bietan, musika-kontzertuak ardatz hartuta.
Txosna Batzordearen gunean sei taldek eta bost disko jartzailek joko dute. Guztien artean, zeresan handiena eman duena EH Sukarra beteranoa da (apirilaren 30ean). Bazkaria eta patata tortilla lehiaketa ere antolatu dituzte.
Mugimendu Sozialistaren gunean, hiru gautan izango dira kontzertuak, beste sei talderekin eta lau DJekin. Sortzaile azoka ere egingo dute, 28an, zazpi artisauren postuekin. Bi umoregilek bakarrizketak egingo dituzte. ■
Lazkaoko Txosna
- Apirilak 24, ostirala
- 19:00. Ekitaldia eta txupinazoa, Lazkao-Palestina herri ekimenaren eskutik.
- 22:30. Kontzertuak: Irten-Bide, Maruxak, 3ttu erromeria eta Maiux DJa.
- Apirilak 25, larunbata
- 14:30. Gazteen argazkia eta bazkaria. Gero, bingoa.
- 23:00. DJ Gaua: Enabil eta Naza DJak.
- Apirilak 28, asteartea
- 17:00. Patata-tortilla lehiaketa.
- 19:00. Kilometroetako kantu-poteoa, ikastolarekin.
- Apirilak 29, asteazkena
- 21:00. Mojito edana.
- 23:00. Oihana Begana DJa.
- Apirilak 30, osteguna
- 22:00. Kontzertuak: Alerta Gorria, EH Sukarra, Ahantzi, Alloxelets DJa.
Mugimendu Sozialistaren txosna
- Apirilak 24, ostirala
- 23:00. Kontzertuak: Iltze, Against You, Puchu DJa, Ebapo DJa.
- Apirilak 25, larunbata
- 22:00. Kontzertuak: Derrumbe, Sedientos de Cumbia, Tintz DJa.
- Apirilak 28, asteartea
- 17:00. Sortzaile azoka. Bakarrizketak Asier K eta Manex Astigarragarekin.
- Apirilak 30, osteguna
- 22:00. Kontzertuak: Bide Batez, Komando Sesera, eta Mondongo DJa.

