Aspertzen ez gaituzten lekuak
Argazkigintzak begirada berezi bat izaten erakusten du. Argazkien munduak gai askotan sartzeko ateak zabaldu izan dizkit. Ideiak sortzen, argazki-bidaiak prestatzen, erakusleihoak apaintzen, eszenatokiak bilatzen eta jende ugariren ospakizunetan lekuko izaten.
Argazki hau, aspertzen ez nauten toki horietako batean egina dago, ekainaren 6an. Urtsuarango Olea baserria ageri da irudian.

