Udazkena
Nire argazki gehienak hiri-paisaiakoak dira, non gizakia eta uneko egoerak islatzen diren. Erakusten dizuedan argazki hau guztiz ezberdina da, 2022ko urrian ateratakoa da, Aizkorri-Aratz parke naturalean, goiz fresko eta heze batean. Udazkeneko giro hori sumatzen da irudi honetan, nire ustez. Espero dezagun, uda bero honen ostean, halako egunak, freskoak eta hezeak, bueltatzea, eta haiekin batera, edo haiei esker, gure basoak eta zelaiak berpiztea.

