Egunsentia Zaldibian
Palentzian jaioa naiz 1968. urtean, baina Zaldibian bizi naiz, eta argazkien zale sutsua naiz betidanik. Orain urte batzuetatik hona, Ordiziako Ortzadar argazkizale elkarteko kide ere banaiz. Denetariko argazkiak ateratzea gustatzen zait,
baina bereziki hegaztiak, paisaiak, gastronomia, makrofotografia eta mendi lasterketak ditut gustuko.
Egunsentiko argazki hau Zaldibiako Pottoka gunetik ateratakoa da. Behe-laino artean Saturdi eta Arruegi auzoetako baserriak eta zelaiak ageri dira, eta urrutirago Gaintzako herri kaskoa.


