- 1889-12-31. Perunezar baserrian jaio zen, Murkondo auzoan.
- 1903. Baliarraingo Prezeptorian sartu zen. Bi kurtso urte batean.
- 1912-1914. Kezka eta zalantza esistentzial asko, apaiz izateko bidean. Wundt-en teoria lagungarri.
- 1913. Irrati-telefono aparailua egin zuen atzerriko albisteak aditzeko.
- 1914. Apaiz egin zen, Burgosen.
- 1915. Burgosko Eliza Unibertsitatean Teologian lizentziatu zen.
- 1916 uda. Lehenengo indusketa egin zuen Jentilbaratzan (Ataun), eta Argarbin (Aralar) trikuharriak aurkitu zituen.
- 1917. Barandiaran, Telesforo Aranzadi eta Enrique Eguren hirukoak Aralarren lehen indusketa arkeologikoa egin zuten.
- 1917-1936. Barandiaran-Aranzadi-Eguren hirukoak ikerketa asko egin zituen elkarrekin, gerrak betiko banatu arte. Euskal Herrian indusketa arkeologikoen plan sistematiko bat egin zuten: Aralarko trikuharriak (1917), Aizkorriko trikuharriak (1918), Ataun-Burunda (1919), Altzania (1920), Entzia eta Elosu-Plazentzia (1921), Belabieta, Urbasa eta Santimamiñe (1924, 1925 eta 1931), Lumentxa (1925), Ermittia koba eta Gipuzkoako hainbat (1924 eta 1927), Bolinkoba (1933), Urtiaga-Itziar (1936)…
- 1918. Eusko Ikaskuntzaren sorrera biltzarrean izan zuen, Oñatin, historiaurreaz bi hitzaldi eginez.
- 1920. Eusko-Folklore: Materiales y Cuestionarios aldizkaria sortu zuen. Herrietako sineskera, esaunda, ipuin, ohitura eta mitoak biltzen hasi zen han.
- 1921. Eusko Folklore urtekaria sortu zuen. Herri arkitektura, bizimodu, ohitura… Euskal etnologiaren ikertzaile taldea antolatu zuen.
- 1922. Aranzadirekin Europan bira egin zuen, museoak ikusiz.
- 1924. Gasteizko Apaiztegiko erretorea kontra, ikerketengatik eta politizazioagatik. Baina mundu akademikoan aitortza jaso zuen.
- 1926. Gasteizko Apaiztegiko erretore izendatu zuten.
- 1927. Real Academia de la Lengua Española (RAE) kide egin zuten.
- 1927. Gimnasyum aldizkaria sortu zuen, gai erlijiosoak lantzeko.
- 1928. Euskaltzain urgazle.
- 1929. Europan bigarren bira Aranzadirekin, elkarte eta erakunde antropologikoak ezagutzeko.
- 1930. Madrilgo Museo del Pueblo Españolen eskualdeko buru.
- 1934. Euskalerriko leen gizona liburua atera zuen, askoren iritziz bizitza osoko goi mailako liburua.
- 1934. Idearium aldizkaria sortu zuen, gai erlijiosoak lantzeko.
- 1935. Antropologia-Etnologiako Nazioarteko Biltzarreko kide iraunkor izendatua, Londresen.
- 1936. Gerratik ihesi, Lapurdin babestu zen. Mutrikutik Sokoara itsasontziz igaro, eta Baionako apaiztegira iritsi zen. 1936tik 1941era Biarritzen bizi izan zen, eta 1941etik 1953ra Saran, Pilar Barandiaran ilobarekin.
- 1946. Ikuska–Institut Basque de Recherches eta Ikuska aldizkaria sortu zituen, Saran. Hegoaldeko Eusko-Folklore-ren hutsa betetzeko. 1951ra arte iraun zuen.
- 1946-1950. Nazioarteko kongresu askotan ibili zen: Londres eta Oxford (1946), Paris (1947, 1948), Bruselas (1948, 1949)…
1947. Eusko-Jakintza aldizkaria sortu zuen, Société Internationale des Etudes Basques erakundearen ardurapean. - 1947. Eusko Ikaskuntza elkartearen lehendakari izendatu zuten.
- 1953-10-21. Ataunera itzuli zen.
- 1953-11-3. Salamancako Unibertsitatean euskal ikasketen Larramendi Katedra ireki zuen, Antonio Tovar errektoreak eskatuta.
1954. Indusketa arkeologikoei berrekin zien Urtiaga koban, 1936an utzi zuten leku berean. - 1956. Lezetxikin (Arrasate) indusketa hasi zuen.
- 1960. Aitzbitarte IV koban (Errenteria) indusketa hasi zuen.
- 1960. Eusko-Folklore urtekaria berrargitaratzen hasi zen, Aranzadi elkarteak babestuta. Arkeologo gazteen taldeak antolatu zituen.
- 1965. Euskaltzain oso izendatua.
- 1964-1977. Nafarroako Unibertsitateko Euskal Etnologia katedraren buru. Etniker plangintza sortu zuen, etnografia lanak biltzeko Euskal Herri osoko plan sistematikoa. Baskoniako Atlas Etnografikoa zuen helburua.
- 1970-1971. Indusketak Ataungo Limurita, Pikandieta eta Usategin.
- 1972. Gran Enciclopedia Vasca argitaratzen hasi ziren, Bilbon. 22 liburuki aterako zituzten.
- 1976 iraila. Eusko Ikaskuntza berriz martxan jarri zuen, Manuel Lekuona, Irigarai, Garate, Manuel Irujo eta Zumalaberekin. Lehendakari izendatua, aho batez.
- 1977-10-16. Lehenengo Kilometroak festa ireki zuen, Beasain-Lazkaon, euskara-ikastolen alde.
- 1978. Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore.
- 1984. Ataungo Udalak herriko seme kutun. Eskolari haren izena.
- 1987. Eusko Jaurlaritzak Gernikako Arbolaren Gurutzea saria.
- 1988. Euskal Herriko mitoak argitaratu zuen, euskal mitologiako pertsonaien berri zehatz emanez.
- 1989. Nafarroako Gobernuak Nafarroako Urrezko Domina.
- 1989-5-29. Eusko Ikaskuntzak Jose Miguel Barandiaran Fundazioa eratu zuen, Hego Euskal Herriko lau diputazioekin eta Ataungo Udalarekin batera.
- 1991. Sari ugari eta garrantzitsuak eman zizkioten Euskal Herrian eta Espainian: Carlos III.aren Gurutze Handia, Asturiasko Printzea saria, Bizkaiko Urrezko Luma, Bizkaiko Liburuzaleen Zilarrezko Luma…
- 1991 azaroa. Etniker-en lehenengo liburukia aurkeztu zioten, Sara etxean. Hunkituta, pozik eta esker oneko azaldu zen, bere bizitza guztian amestutako lanaren emaitza nagusiena zelako.
- 1991-12-21. Ataunen hil zen, 102 urte egiteko 10 egunen faltan. Hiletara eta gorputz eramate sekitura Hego Euskal Herriko bi lehendakariak, unibertsitate eta zientzia munduko pertsonalitateak eta herritar asko joan ziren.