Datorren astean abiatuko da Beasaingo eta Ordiziako udalek antolatzen duen Antzerki Garaia zikloa. Zortzi antzezlan izango dira, sei euskaraz eta bi gazteleraz. Ziklorako abonuak urtarrilaren 10era arte egongo dira salgai 72 euroan. Eguneko sarrera 12 euro da. Saio guztiak 20:30ean dira.
- Urtarrilak 13. ‘Sagastitarrak’. Zuz.: Begoña Bilbao. Akt.: Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri. Lekua:Usurbe antzokia
- Urtarrilak 20. ‘Hobe ixilik!’. Zuzendaria: Begoña Bilbao. Aktoreak: Itziar Ituño eta Ramon Agirre. Lekua: Herri Antzokia
- Otsailak 17. ‘Ez naiz inoiz Dublinen egon’. Zuz.: Mireia Gabilondo. Akt.: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia. Lekua: Usurbe
- Otsailak 24. ‘Muchos amigos negros’ (Gazteleraz). Zuz.: Garbi Losada. Akt.: Ramon Ibarra, Asier Hormaza eta Asier Sota. Lekua: Herri Antzokia
- Martxoak 17. ‘Toto’. Zuz.: Agurtzane Intxaurraga. Akt.: Miren Gojenola eta Asier Hernandez. Lekua: Herri Antzokia
- Martxoak 24. ‘Cabezas de cartel’ (Gazteleraz). Zuzendaria: Luis Felpeto. Aktoreak: Celia Nadal eta Javier Manzanera. Lekua: Usurbe antzokia
- Apirilak 14. ‘Yerma’. Zuz.: Maria Goirizelaia. Akt.: Ane Pikaza, Aitor Borobia, Unai Izquierdo, Loli Astoreka eta Leire Orbe. Lekua: Usurbe
- Apirilak 21. ‘Familia sarekada’. Zuz.: Olga Margallo. Akt.: Ainhoa Aierbe, Mikel Laskurain, Nerea Gorriti eta Xanti Korkostegi. Lekua: Herri Antzokia
"Asteak dakarrena" gehiago...
Ez dago elementurik.