
Irailak 7, igandea
- 10:00. Postuen irekiera.
- 9:45-10:30. Gipuzkoako Artzain Gaztaren 41. Lehiaketarako gaztak jasotzeko tartea.
- 10:45. Gipuzkoako Artzain Gaztaren 41. Lehiaketaren hasiera.
- 11:00. Gaztagintza tailerra haur eta gaztetxoentzat.
- 11:00. Gazta dastaketa: herritarren saria (lehenengo gazta bukatzen den arte).
- 11:00. Legazpiko Musika Bandaren kalejira.
- 11:15. Ardi okelaren sukaldaritza erakusketa eta pintxo banaketa, Ane Otegiren eta Aitziber Aizpuruaren eskutik. Elikagaien inguruko gomendioak emango dituzte.
- 11:30. Sagardo dastaketaren irekiera.
- 12:00. Gazteek osatutako epaimahaia Gazta Lehiaketan.
- 12:00. Pintxo banaketa.
- 12:15. Ardi mozketa erakustaldia.
- 13:00. Artzainei omenaldia: Gomiztegiko artzain eskolako Batis Otaegi, eta Florentino Goñi eta Jesus Goñi artzain amerikarrak.
- 13:30. Sari banaketa.
- Goizean zehar.
- Elustondo anai-arrebek girotuko dute goiza trikiti emanaldiarekin.
- Euskal Herriko Latxa arrazako ardi eta ahari erakusketa.
- Artzai Gazta elkarteko kideen gazta salmenta.
- Sagardo dastaketa.
- Artisauen erakusketa eta azoka, udaletxearen aurrealdean.
- 14:30. Herri bazkaria, Aitxuri jatetxean.
- 17:30. Gipuzkoako 56. Euskal Artzain Txakur Txapelketa, Urtatzako zelaian (urtegirako bidean). Parte hartzaileak: Migel Arregiren ‘Goiz’ (Oñati), Jose Mari Bengoaren ‘Zeu’ eta ‘Kixki’ (Arrasate), Jesus Mari Plazaolaren ‘Bat’ (Arrasate), Aitor Tatoren ‘Fidel’ (Ataun), Jabier Zubiaurreren ‘Argi’ eta ‘Lista’ (Mutriku), Jose Martin Tolosaren ‘Buru’ (Ibarra) eta Mikel Calderonen ‘Sua’ (Urretxu).
"Asteak dakarrena" gehiago...
Ez dago elementurik.
