Zumarragako eta Urretxuko udalek urteko Ikuskizun eszenikoak zikloa antolatu dute. Helduen saioak Zumarragako Zelai Ariztin izango dira, ostiraletan 20:45ean, eta haurrenak Urretxuko Labeagan, igandetan 17:00etan, maiatzaren 6ko pailazoen saioa izan ezik.
- Otsailak 3. Porno, Zelai Ariztin.
- Otsailak 5. Mamut, Labeagan.
- Martxoak 3. Mee too, Zelai Ariztin.
- Martxoak 19. Potx eta Lotx pailazoak, Labeagan.
- Apirilak 14. Lehendakari gaia, Zelai Ariztin.
- Apirilak 23. Arrainak bihotzean, Labeagan.
- Maiatzak 5. La verdadera historia de la muerte de Franco, Zelai Ariztin.
- Maiatzak 6, larunbata. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, Ederrena pilotalekuan.
- Ekainak 2. Altsasu, Zelai Ariztin.
- Irailak 1. Sagastitarrak, Zelai Ariztin.
- Urriak 6. Arima Soul taldearen kontzertua, Zelai Ariztin.
- Urriak 15. Zuhaitzak landatzen zituen gizona, Labeagan.
- Azaroak 3. Trash, Zelai Ariztin.
- Azaroak 12. Esna, Labeagan.
- Abenduak 1. El viento es salvaje, Zelai Ariztin.
- Abenduak 3. Hodei magoa, Labeagan.