
Urtarrilaren 21ean, 19:00etan, CIMASUB Tour Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren Zilarrezko saioa egingo dute Beasaingo Usurbe antzokian.
Saio horretan edertasuna eta salaketa uztartzen dituzten filmak eskainiko dira, klima-aldaketa, kutsadura, gehiegizko arrantza eta espezie inbaditzaileak bezalako gaiak jorratuz.


