Apirilak 28, ostirala
- 19:00: Txupinazoa eta jai hasierako pregoia, Euskal Herria plazan. Pregoilaria: Ormazarreta Zalditegia.
- 19:30: LEK Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira, Elutxa Txaranga eta Hernaniko Xirolarru taldearekin.
- 22:30: Kontzertua: Neomak, Euskal Herria plazan.
Apirilak 29, larunbata
- 10:00: Legazpiko XIII. Haurren Pilota txapelketako finalak, Urbeltz Pilotalekuan, Legazpiko Gazteak pilota eskolak sustaturik.
- 12:00: Doinua Banda Txiki eta Doinua Gazte Bandaren kontzertu bateratua, Elizondoko plazatxoan. Euria balitz, Latxartegi Aretoan.
- 13:00: Alaitasuna Errondailaren emanaldia kalez kale erdiguneko kaleetan, Aizkorri kaletik abiatuta.
- 14:00: Kuadrillen herri bazkaria, Azokan. Ohi bezala, norberak eraman beharko du bere bazkaria. Ez ahaztu baserritar jantzia eramateaz.
- 17:00: Binakako XIV. Pilota txapelketa herrikoiaren finalak, Urbeltz Pilotalekuan. Legazpiko Gazteak pilota eskolak sustaturiko ekitaldia.
- 19:30: Orkresta Elektrotxaranga erdiguneko kaleetan.
- 22:30: Gure Esku Dago kontzertua: Xiberoots, Euskal Herria plazan.
Apirilak 30, igandea
- 10:00: Bakarkako xake txapelketa, suitzar erara, Azokan, Santikutz Xake Elkarteak antolaturik.
- 12:00: Belaunaldien arteko 2. Jokoen Finalak, Gizarte Zentroan.
- 12:00: Aztikeriak magia ikuskizuna Tor eta Txorroborro magoekin, Latxartegi Parkean. Eguraldi txarra balitz Haztegi Ikastolako pilotalekuan.
- 13:00: Alaitasuna Errondailaren emanaldia kalez kale, Aizkorri kaletik abiatuta, erdiguneko kaleetan.
- 18:00: Txorotxaranga erdiguneko kaleetan, Elizondoko plazatik abiatuta. Ikuskizun ibiltari familiarra.
- 20:00: Gorka Sarriegi eta Urbil Artolaren kontzertua: Sorotan Bele Gogoan. Legazpi Musika Bandarekin Euskal Herria plazan.
- 22:30: Rockalean, musika ikuskizun ibiltaria erdigunean.
Maiatzak 1, astelehena
- 09:00: 89. Santikutz Txirrindulari Klasikoaren irteera, Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolaturik.
- 10:00: Herrialdeko eta herri mailako Bola txapelketa, Danantzako herri bolatokian, Danantzako Bola Elkarteak sustaturik. Izen-ematea: 10:00etatik 11:00etara.
- 13:30: Txirrindulari probaren iritsiera, Kale Nagusian, eta sari banaketa.
- 18:00: Haur eta gazte danborradaren irteera, Laubidetik Udalbatza txikiaren konpainiarekin. Eguraldi txarra balitz, ekitaldia Bikuña kiroldegian egingo da.
- 18:45: Danborradaren iritsiera Euskal Herria plazara. Udalbatza Txikiaren aurkezpen ekitaldia.
- 19:30: Benta Zaharreko Mutiko Alaiakekin kantu-jira erdiguneko kaleetan.
- 19:30: LEK Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira, Ezpelur eta San Adrian Dultzainero eta Goiz Deia Txistulariekin.
- 20:30: Remenber Queen taldearen kontzertua, Euskal Herria plazan.
- 23:00: Su Danborrak ikuskizuna erdigunean, Deabru Beltzak taldearen eskutik.
Maiatzak 2, asteartea, Santikutz bezpera
- 09:30: XIII. Herriko ganadu feria, Kale Nagusian, 13:30ak arte.
- 10:30: Arkume prestaketa, Burruntzi erara, Kale Nagusian. Prestatuko diren arkumeak Legazpin hazitakoak dira.
- 13:00: Burruntzi erara prestaturiko arkume pintxo banaketa, Kale Nagusian, 2 €-ren truke. Banaketaz Gure Esku dago taldea arduratuko da.
- 14:30: Haurren eta familien herri bazkaria, Euskal Herria plazan (eguraldi txarrarekin Azokan). Haragi paella egongo da herritar talde batek prestaturik, baina txartelak hartu behar dira apirilaren 26ra arte, Karibe Zaharra, Gurrutxaga eta Maiatza tabernetan. Txartelen prezioa: 4 €.
- 16:00: Pontx pailazoa haurrentzat eta familientzat, Euskal Herria plazan (eguraldi txarrarekin Azokan).
- 17:00: Sputnik goiti-beheretan jaitsierak gaztetxoentzat, eta nahi duten helduentzat ere, San Ignazioko aldapan.
- 18:00: LEK Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira, Ezpelur, Tolosa eta Doinu Zahar dultzaineroekin.
- 19:30: Benta Zaharreko Mutiko Alaiak, erdiguneko kaleetan. Kantu jira.
- 23:00: Herri danborradaren irteera, Laubidetik.
- 00:00: Herriko ikurrina jartzea, Euskal Herria plazan, Legazpiko ereserkiarekin, eta danborradaren emanaldi nagusia.
- 00:30: Su artifizialak Euskal Herria plazan, Valecea pirotekniaren eskutik.
- 00:45: Artistas del Gremio fanfarrearen emanaldia Euskal Herria plazan hasi eta erdiguneko kaleetan.
Maiatzak 3, asteazkena, Santikutz eguna
- 9:00: Goiz Deia txistulari taldearen kalejira erdigunean.
- 9:30: Iruñeko Ezpelur gaitero taldearen goiz deia.
- 10:30: Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesioa, eliz atarian, txistulari eta ezpata-dantzariz lagundurik. Ondoren, Meza Nagusia, Jasokunde Amaren Eliza Nagusian, Santikutz abesbatzak kantatua.
- 12:00: Olaria saridunen eta udal korporazioaren irteera, udaletxetik Euskal Herria plazara, ohorezko arkupean, eta Legazpiko Ezpata-dantza ekitaldia, Sustraiak dantza taldearen eskutik (eguraldi txarrarekin Azokan):Ezpelur Gaiteroen emanaldia. Legazpiko Ezpata-dantza. Olaria Saria emateko ekitaldia, saritua: Nagusilan. Ohiko Soka Dantza. Zinta Dantza. Larrain Dantza herrikoia.
- 14:00: Larrain Dantza herrikoia Kale Nagusian, Ezpelur gaiteroekin, Sustraiak Dantza Taldearen gidaritzapean.
- 17:00: Zirko tailerrak eta Zirkoteke ikuskizuna Zirkugintza elkartearen eskutik, Latxartegi Parkean. Eguraldi txarra balitz Haztegi Ikastolako pilotalekuan.
- 17:30: Profesional mailako pilota partidak, Urbeltz Pilotalekuan.
- 19:00: Zaldi erakustaldia, Ormazarreta Zalditegiaren eskutik, Kale Nagusian.
- 20:00: Puro Relajoren kontzertua, Euskal Herria plazan. Euria balitz, Azokan.
Maiatzak 6, larunbata
- 10:00: XX. Herri mailako haur eta gaztetxoen Marrazki lehiaketa, Arkatza elkarteak antolaturik. Izen ematea Kultur Etxean, margotzea kalean.
- 12:00: Kapela Dantza herrikoia, Euskal Herria plazan, Sustraiak Dantza Taldeak sustaturik. Ondoren, herriko kale eta tabernetan ibiliko dira egun guztian.
Maiatzak 7, igandea, Mirandaola eguna
- 9:00: Goiz Deia txistulari taldearen goiz deia.
- 10:15: Gurutze Deunaren erlikiaren itzulera Mirandaolako elizara, txistulari, dantzari eta herritarrekin.
- 11:00: Meza Nagusia, Mirandaolako ermitan, Santikutz abesbatzaren partaidetzarekin.
- 11:45: Olagizonei ongietorria eta ohorezko ezpata-dantza.
- 12:00: Ola martxan jartzea.
- 12:30: Doinua Dultzaineroak.
- 13:00: Erromeria: Domingo Agirre eta Haztegi Ikastetxeko bertsolariak, Korosti eta Sustraiak dantza taldeetako dantzari txikiak, Doinua musika eskolako trikitilariak, Doinua dultzaineroak eta Goiz Deia txistulariak.
- Ondoren: Trapalata txaranga.
- 14:00: Herri Bazkaria. Bakoitzak berea eraman beharko du.
- 15:30: Haurrentzako jolasak Lenburren eskutik 17:00ak arte.
- 16:00: Erromeria, Elustondo anaia-arrebekin.
- 18:00: Herrira itzultzea, Trapalata txarangarekin eta erraldoiekin. Herrira iristean kalejira erdigunean.
Txosna guneko egitaraua
Apirilak 28, ostirala
- 18:30: Kolokoiaren igoera Broken Brothers Brass Band taldearekin batera. Gaztetxetik.
- 23:00: John Dealer, Fresa Marango eta Herenegun.
Apirilak 29, larunbata
- Pilota partidaren ondoren: Orkestra elektrotuna.
- 22:30: Rodeo, Kontrol Norte, Mehatxuka, Istilu.
Apirilak 30, igandea
- 19:00: Erroka.
- 23:00: Xsakara eta Nikotina.
Maiatzak 1, astelehena
- 21:00: Kantu afaria.
Maiatzak 2, asteartea
- 19:00: Txalainak.
- Danborradaren ondoren: Woolen
"Asteak dakarrena" gehiago...
Ez dago elementurik.