Maiatzak 8, asteazkena
- 18:30. Jaiei hasiera emateko suziria botako du Aimar Alustiza Lasa pisu jaurtitzaileak. Ondoren, Pikua udaletxeko balkoian jarriko da, eta bertan egongo da jaiak amaitu bitartean. Jarraian, puxikak, goxokiak, litxarkeriak eta abar banatuko dira.
- 18:45. Erraldoiak, buruhandiak eta kalejira.
- 19:30. Bertso erronka Ezkizu taberna aurretik abiatuta. Bertsolariak: June Aiestaran-Iker Zubeldia eta Maddi Aiestaran-Eneko Araitzegi ‘Korta’. Gai jartzailea: Irati Sanchez de Arevalo.
- 21:30. Lagunarteko afaria plazan. Ondoren, Dj Lymaren emanaldia.
Maiatzak 9, osteguna
- 13:00. Adin guztietarako zumba herrikoia. Partaideentzako salda banatuko da.
- 18:15. Azentzio eguneko euskal erromeria, udaleko eta herriko eragileetako ordezkarien soka dantza, Irrintzi Alai dantza taldearen emanaldia, eta sagardo dastaketa eta txorizo jatea.
- 20:00. Pikukada batukada taldea.
- 23:00. Helduen danborrada.
- 23:30. Kontzertua: Korrontzi. Plazan.
Maiatzak 10, ostirala
- 11:30-14:00. Puzgarriak, plazan.
- 12:30. Pote, igel eta toka txapelketa herriko jubilatuen artean, plazan.
- 12:30. Kalejira Iraunkorrak txarangaren eskutik.
- 14:00. Herri bazkaria Kale Nagusian Iraunkorrak txarangak alaituta. Euria bada, kiroldegian.
- 18:00. Haurren playback saioa.
- 23:30. Helduen playback saioa.
- 01:00. DJ Bullen emanaldia.
Maiatzak 11, larunbata – Mozorro eguna
- 13:00. Txakolin dastaketa plazan.
- 13:00. Herriko 40. paella txapelketa.
- 14:30. Lagunarteko herri bazkaria.
- 18:30. Mozorro desfilea plazan.
- 22:30. Erromeria: Akerbeltz. Plazan.
Maiatzak 12, igandea
- 12:00. Erraldoiak eta buruhandiak.
- 13:00. Iratxoak eta basoko sorginkeria haurrentzako musika ikuskizuna Gookapiren eskutik, plazan.
- 18:30. Eutsi Ramon! Kale antzerkia Trapu Zaharrak taldearen eskutik, plazan.
- 20:30. Pikuaren ehorzketa.