
Maiatzak 28, asteazkena
- 18:30. Jaien hasierako suziri jaurtiketa. Legoreggae taldea txupinlari. Pikua udaletxeko balkoian jartzea. Puxika, goxoki eta litxarreria banaketa.
- 18:45. Erraldoiak eta buruhandiak.
- 19:30. Bertso erronka, Ezkiaga tabernaren aurretik abiatuta, kalean. Bertsolariak: Aitor Sarriegi eta German Urteaga bikote bat osatuz, Maialen Akizu eta Julio Soto beste bikotean. Gai jartzailea: Imanol Artola ‘Felix’.
- 21:30. Lagunarteko afaria, plazan.
- Ondoren. Kalejira, DJ Track-ek alaituta.
- Oharra: jaietako lepoko zapiak kultur etxean egongo dira salgai, euro 1ean.
Maiatzak 29, osteguna
Azintzio eguna
- 13:00. Zumba saio herrikoia, adin guztietako herritarrentzat, plazan. Partaideentzat salda ondoren.
- 18:15. Euskal erromeria. Udaleko eta herriko eragileetako ordezkarien sokadantza, Irrintzi Alai taldearen euskal dantza emanaldia, sagardo dastaketa eta txorizo jana.
- 20:00. Legorretako Pikukada batukada.
- 23:00. Helduen danborrada, Joselontxos txarangak lagunduta.
Maiatzak 30, ostirala
- 11:30-14:00. Haur jolasak eta puzgarriak, plazan.
- 12:30. Pote, igel eta toka txapelketak, herriko jubilatuen artean, plazan.
- 12:30. Kalejira, Joselontxos txarangak alaituta.
- 14:30. Herri bazkaria, txarangarekin, Kale Nagusian (euria bada, kiroldegian).
- 18:00. Haurren play-back kantaldi-ikuskizuna.
- 23:30. Helduen play-back kantaldi-ikuskizuna.
- 01:00. DJ Bull-en musika emankizuna.
Maiatzak 31, larunbata
Mozorrotuen eguna
- 13:00-00:00. Mozorro festa.
- 13:00. Txakolin dastaketa, plazan.
- 13:00. Legorretako 41. Paella Txapelketaren hasiera.
- 14:30. Kuadrillen arteko herri bazkaria.
- 19:30. Oilar Beltzak taldearen kontzertua, plazan.
- 23:30. Tatxers musika taldearen kontzertua, plazan.
- Ondoren. DJ Fresa Morangoren musika emankizuna.
Ekainak 1, igandea
- 12:00. Erraldoiak eta buruhandiak.
- 13:00. Haurrentzatko ‘Garbitzailearena’ ikuskizun musikatua, plazan.
- 18:00. Pilota partidak, herriko haurren bikote mistoen artean.
- Jarraian. Elite mailako emakumezkoen eskuz binakako partidak: Miran Arraiza-Arrate Bergara / Miren Larrarte-Irati Zabala.
- 20:30. Pikuaren ehorzketa eta jaien bukaera.
Ekainak 21, larunbata
Corpus Christi eguna
- 10:30. Haurren krosa.
- 11:30. Helduen 45. Herri Krosa. Izen-ematea kirolprobak.com webgunean, ekainaren 20ko 22:00ak arte. Antolatzaileak: Legorretako Udalak, eta Bilkoin, Jota-Kea, Aldapa Haundi eta Pikuk elkarteak.
- Ondoren. Sari banaketa.
- 18:00. Ardo dastaketa eta 34. Ardo Dastatze Txapelketa. Partaide kopuruaren muga: 90 lagun.
- 18:30. Zahagi ardoa. Udalak ardoa eta sagardoa eskainiko du herritar eta bisitari guztientzat.
- 19:30. Usadiozko merienda, plazan.
- Ondoren. Kalejira, Iraunkorrak txarangarekin.