Abenduaren 8a, igandea
- 18:30. Luzio Gabiriaren omenezko bertso jaialdia, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Bertsolariak: Maider Arregi, Antton Fernandez, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Gorka Pagonabarraga.
Abenduaren 12a, osteguna
- 18:00-21:30. Arabar Errioxako ardoaren 31. azoka, Urretxuko Iparragirre plazan.
- 19:00. Arabar Errioxako Manuel Ruiz ardoaren dastaketa irekia, Urretxuko udaletxeko portalean.
Abenduaren 13a, ostirala, Santa Lutzi eguna
- 08:00-14:00. Zaldi aziendaren nahiz bestelako abereen feria eta sariketa, Zumarragako Urdaneta hiribideko feria tokian.
- 09:00-14:00. Nekazaritzako tresnen feria, Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan.
- 09:00-14:00. Azoka bereziak:
- – Fruta eta barazki sariketak, Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Euskal Herriko jakiak salgai izango dira: eztia, ogia, gazta, taloak…
- – Errezil sagar, fruta eta barazki sariketak, Zumarragako Euskadi plazan. Eskulan erakusketa eta Euskal Herriko jakiak salgai izango dira.
- – Euskal Oiloa erakusketa, Areizaga-Kalebarren plazan.
- – Eskualdeko ezti sariketa, Gipuzkoako Eztizaleen Elkarteak antolatuta, Areizaga plazan.
- 09:00-14:00. Eskulanen erakusketa eta salmenta, Urretxuko Iparragirre kalean.
- 09:00-15:00. Eskulanen erakusketa eta salmenta, Zumarragako Euskadi plazan eta Zelai Arizti pilotalekuan.
- 09:00-16:30. Arabar Errioxako ardoaren 31. azoka, Urretxuko Iparragirre plazan.
- 09:00. Urretxuko Lizarriturri Txistulari Elkartearen eta Iratzarri Dultzaineroen kalejira.
- 09:00. Zumarragako eta Urretxuko Santa Lutzi feriako 30. argazki rallya. Nahi duen orok parte har dezake. Digitalean aurkeztuko dituzte lanak, jpg formatuan. Gaia izena ematean jakinaraziko da. Izen-ematea: egunean bertan, 09:00etatik 10:00etara, Urretxuko kultur etxean.
- 10:00. Tolosako dultzaineroen diana.
- 10:30-12:30. Secundino Esnaola musika eskolako trikitilari taldearen kalejira, Zumarragako eta Urretxuko kaleetan.
- 11:00etatik aurrera. Burduntzian erretako txekorraren pintxoak Labeaga kalean, Gernikako Arbola plazaren goialdean. Jasotako dirua Marea Urdina irabazi asmorik gabeko elkartearentzat izango da.
- 11:30. Zumarragako Musika Banda eta Antxiñako Ama Txistulari Taldearen kalejira.
- 12:30. Herri kirolak, Urretxuko Ederrena pilotalekuan.
- 13:30. Fruta, barazki, errezil sagar, ezti eta ganadu sariketetako sari banaketa, Areizaga-Kalebarren plazan.
- 13:30. Artzain txakur erakustaldi komentatua ardiekin, Urretxuko Zubimusu plazan.
- 11:00-14:00. Non dago Wally? lehiaketa. Wally eta bere hiru lagunak aurkitu eta mugikorrarekin argazki bana ateratzea da helburua. Laurekin argazkia ateratzen dutenen artean azokan erositako produktuekin osatutako bi saski zozkatuko dituzte.
- 17:00. Profesionalen arteko pilota partidak, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Jaka-Imaz // Artola-Mariezkurrena II. Sarrerak aspepelota.eus webgunean eros daitezke.
- 18:00. Idi probak, Zumarragako Euskadi plazan. Parte hartzaileak: Asier Izagirre Ipiña, Patxi Aranberri eta Rafa Alegria.
- Ondoren. Idi probetako sari banaketa.
- 19:00. Erromeria Zatekeen taldearekin, Areizaga-Kalebarren plazan.
"Asteak dakarrena" gehiago...
Ez dago elementurik.