
Abenduak 12, ostirala
- 18:00. Arabako Errioxako ardoen 32. azokaren irekiera. Dastaketa irekia, Manuel Ruizen omenez, 19:00etan, udaletxeko atalaurrean.
- 19:00. Zumarragako Musika Bandaren eta Antxiñako Ama txistulari taldearen kalejira, Zumarragako kaleetan.
- 20:00. ‘Sentimundua’ dantza flamenko eta trikiti ikuskizuna, Zelai Arizti aretoan. Sarrera: 5 euro.
Abenduak 13, larunbata, Santa Lutzi eguna
- 08:00-14:00. Abere feria eta sariketa, Zumarragako Urdaneta hiribidean.
- 08:00-14:00. Nekazaritzako tresnen eta makinen feria, Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan.
- Goizean zehar. Kalejirak, bi herrietako kaleetan: Urretxuko Lizarriturri txistulari taldea, Iratzarri dultzaineroak, Tolosako dultzaineroak, Secundino Esnaola Musika Eskolako trikitilari taldea, bi herrietako trikitilariak.
- 09:00. Santa Lutziko 31. Argazki Rallyaren hasiera. Izen-ematea Urretxuko kultur etxean (10:00ak arte).
- 09:00-14:00. Azoka bereziak: errezil sagar, fruta eta barazki sariketak; landare salmenta, eskulan erakusketa eta Euskal Herriko jakien (eztia, ogia, gazta, taloak…) salmenta. Urretxuko Gernikako Arbola plazan eta Zumarragako Euskadi plazan.
- 09:00. Goierri Garaiko Ezti Lehiaketa, Gipuzkoako Erlezain Elkarteak antolatuta. Urretxuko Areizaga kalean.
- 09:00-15:00. Artisau eskulanen erakusketa eta salmenta, Zumarragako Euskadi plazan eta Zelai Arizti pilotalekuan, eta Urretxuko Iparragirre kalean (14:00ak arte).
- 09:00-16:00. Arabako Errioxako Ardoen 32. Azoka, Urretxuko Iparragirre plazan.
- 11:00-14:00. ‘Non dago Wally?’ jokoa. Informazioa Areizaga-Kalebarren plazan. Sari banaketa 14:00etan.
- 11:00. Txekor errearen pintxo salmenta, Urretxuko Labeaga kalean Gernikako Arbola plazaren goialdean. Etekinak bularreko eta ginekologiako minbiziak eragindakoek Katxalin elkartearentzat.
- 12:30. Herri kirol jaialdia, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Aizkolariak eta harri jasotzaileak: Iker Vicente, Hodei Ezpeleta, Nerea Arruti, Oihana Fernandez de Barrena, Olaia Esnaola, Malen Morandeira, Beñat Telleria eta Mikel Lopetegi ‘Urra’.
- 13:30. Artzain txakurren erakustaldi komentatua, ardiekin. Urretxuko Zubimusu plazan.
- 13:30. Fruta, barazki, errezil sagar, ezti eta ganadu sariketetako sari banaketa, Areizaga-Kalebarren plazan.
- 17:30. Profesionalen pilota jaialdia, Urretxuko Ederrena frontoian. 1. partida: binaka, Egiguren V.a-Erostarbe / Alberdi II.a-Lizeaga. 2. partida, Binakako Txapelketako A Serieko ligakoa, Artola-Imaz / Zabala-Martija.
- 18:00. Urretxu-Zumarragako Idi Proba sariketako finala, Zumarragako Euskadi plazan. Uztarriak: Asier Izagirre ‘Ipiñarrieta’ (Urretxu), Iker Zubillaga ‘Igeldo’ (Ezkio) eta Rafa Alegria (Bermeo).
- 19:30. Oilar Beltzak musika taldearen rantxera emanaldia, Areizaga-Kalebarren plazan.
Abenduak 14, igandea
- 11:00. Erremonte pilota partidak, ‘Erremontari herriz herri’ jaialdia, Zumarragako Beloki pilotalekuan. 1. partida (2 set 15na tantora eta 3.a 8ra): Aiestaran VII.a-Zubiri / Goikoetxea V.a-Eskudero. 2. partida (2 set 15era, 3.a 8ra): Aldabe-Barrenetxea IV.a / Antsa II.a-Larrañaga. Gonbidapenak Santa Lutzi egunean Piedad kaleko prentsa-kioskoan banatuko dituzte (11:00-14:00), baita Ispilla kiroldegian ere. Bestela, sarrera 5 euro.
- 12:00. ‘Hauspo bat bihotzari’ ikuskizuna, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Sarrera doan. Partaideak: Garazi Etxaburu dantzaria, Kepa Urteaga eta Mikel Alustiza trikiti-pandero jotzaileak, Andoni Egaña bertsolaria, Gorka Larrañaga marrazkilaria, Andoni Salamero olerkaria, eta Zumarragako Musika Eskolako trikitilariak.
- 17:00. ‘Oh, pera!’ ikuskizuna haurrentzat eta familientzat, Zirko Txosko taldearena. Urretxuko Labeaga aretoan. Sarrera: 5 euro.
- 18:00. Luzio Gabiriaren omenezko 38. Bertso Jaialdia, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Sarrera: 10 euro. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Nerea Elustondo, Aitor Bizkarra eta Mikel Iturriotz.
"Asteak dakarrena" gehiago...
Ez dago elementurik.
