
Irailak 13, larunbata, Herri arteko 36. Folklore jaialdia
- 10:00-14:00. VII. Folklore azoka, Areizaga plazan. Folklore eta musika tradizionalarekin lotutako artisauak eta erakusketak: abarkak, apretak, kaikuak, artilezko galtzerdiak, txistuak, dultzainak, panderoak…
- 12:00. Herri arteko folklore jaialdiko talde partaideei harrera, udaletxean.
- 13:00. Munduko dantzak ikasteko saioa, Areizaga plazan. Talde partaideek herritarrei oinarrizko dantza-pausoak erakutsiko dizkiete.
- 18:30. Herri Arteko 36. Folklore Jaialdia, Gernikako Arbola plazan (euria bada, Aldiri kiroldegian). Taldeak: Lurra (Urretxu), Eguzki Lore (Gasteiz), Lous Tchancayres (Mont de Marsan, Frantzia), Revetlers des Puig d’Inca (Inca, Balear Uharteak, Herrialde Katalanak), Raxela (Guatemala).
- 18:30. Folklore jaialdiaren argazki lehiaketa. Sariak: lehena, 200 euro eta bi lagunentzat otordua Garagardo Festan; bigarrena, 100 euro eta bi otordu Garagardo Festan.
- Argazkiak aurkezteko epea: irailaren 30era arte. Oinarriak Lurra dantza taldearen sare sozialetan eta urretxu.eus webgunean.
Irailak 14, igandea
- 11:00. Toka eta bote txapelketak, Gernikako Arbola plazan. Izen-ematea: 11:00-12:30. Sariak: tokan, 7-11 urte eta 12-15 urte bitartekoen mailetan launa diru sari; helduetan, 16 urtez goitik, emakumeen eta gizonezkoen sailetan launa diru sari. Botean, hiru aurrenekoentzat diru sariak. Partaideen artean zortzi opariren zozketa.
- 12:00. Adineko pertsonen egunaren hasiera. Udalbatzaren bisita Eguneko Zentrora. 12:15ean, zaharrenei omenaldia. San Martin elizara segizioa, Lizarriturri txistulari taldeak lagunduta.
- 12:30. Adinekoen eguneko meza, Tourseko San Martin elizan.
- Ondoren. Taldeko argazkia ateratzea eta Lurra dantza taldearen saioa, Iparragirre plazan.
- 14:15. Jubilatuen bazkaria, Ederrena pilotalekuan.
- 16:00. Jubilatuen dantzaldia, dantza lehiaketa eta animazio-ekintzak, Tirapu DJak girotuta.
Irailak 19, ostirala
- 17:00. Kale antzerkia, ‘Eutsi Ramon!’, Trapu Zaharrak taldearekin, Gernikako Arbola plazan.
- 18:00. Erraldoien bilkura, Mundo Mejor, San Martin eta Pagoeta auzoetan. Txokolate-jana.
- 19:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, auzoetatik Iparragirre plazara. Bandoleak, Azkoitiko buruhandiak, Urretxuko erraldoiak, Secundino Esnaola Musika Eskolako trikitilariak, eta Iratzarri dultzaineroak.
- 19:00. Deiadar txarangaren kalejira.
- 19:30. Iparragirre Balerdi bandaren eta Lizarriturri txistulari taldearen kalejira.
- 20:30. Pregoia eta txupinazoa, Iparragirre plazan. Pregoilaria: Goierri Aldapa senior nesken saskibaloi taldea. Banderak igotzea udaletxeko balkoian. Musika taldeen eta banden joaldia, ‘Urretxuko martxa’ kantatzea.
- Ondoren. Kalejira, txarangarekin.
- 21:00. Odeiren kontzertua, Gernikako Arbola plazan.
- 23:00. 12. Hip Hop jaialdia, Gernikako Arbola plazan: Victor Rutty–Rober del Pyro–DJ Kaef (Burgos, Espainia); Puto Yanu–DJ Artie (Pasaia-Donostia); Yilan Kartal–Ben.Wav (Zumarraga-Gasteiz).
Irailak 20, larunbata
- 09:30. Urretxuko baserrietako abelburuen erakusketa eta lehiaketa, Abenidan.
- 09:30. Azoka bereziaren hasiera: janariak, pintxoak, artisautza…
- 11:00. Txekorraren pisua asmatzeko lehiaketa. Sari banaketa 12:30ean.
- 12:00. Urretxu-Zumarragako Bertso Eskolako bertsolarien saioa, Abenidan.
- 12:00. Poniak, zezen mekanikoa eta errekortari jokoak, San Martinen.
- 12:30. Abelgorrien sari banaketa.
- 13:00. Secundino Esnaola Musika Eskolako triki-txaranga, kalejiran.
- 13:00. 22. Idi Proba Txapelketako lehen tiraldia. Bigarren tiraldia 17:30ean. San Martin-Barrenkaleko probalekuan. Bi tiraldietako itzainak (zozketaz izendatuko dituzte txandak, pisaketaren garaian): Rafa Alegria (Bermeo), Patxi Aranbarri (Urretxu), Asier Izagirre ‘Ipiñarrieta’ (Urretxu), Iker Zubillaga ‘Igeldo’ (Ezkio).
- 13:15. Aukeran dantza taldearen ‘Aiurri’ ikuskizuna, Gernikako Arbola plazan (euria bada, Aldiri kiroldegian).
- 16:00. Goierri K.E.-ren xake txapelketa, Areizaga plazan. Izen-ematea, doan.
- 16:00. 47. Gastronomia Lehiaketaren hasiera, Gernikako Arbola plazan. Jangaia: txahal masailak itsasoko eta lurreko osagaiekin’.
- 17:30. Idi probetako bigarren tiraldia.
- 18:00. Txiki-Chef sukaldaritza tailerrak, haurrentzat eta gaztetxoentzat, Gernikako Arbola plazan: taloak, gailetak eta fruta-brotxeta txokolatearekin.
- 18:30. Sokamuturra, Elizaldeko plazatxoan. 16 urtetik gorakoentzat.
- 19:30. Txistularien alardea, Iparragirre plazan (euria bada, Aldiri kiroldegian).
- 21:00. Sukalde lehiaketako sari banaketa. Ondoren, sukaldarien eta laguntzaileen afaria, Ederrena pilotalekuan.
- 23:00. Kontzertuak, Gernikako Arbola plazan: Sin Perdon eta Zea Mays.
Irailak 21, igandea, Euskal Jaia
- 10:00. Goizeresia, Iparragirre plazatik Pagoetarantz. Lizarriturri txistulari taldea, Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti trikitilariak, eta Iratzarri dultzaineroak.
- 10:00. Artisau erakusketa eta azokaren irekiera, Gernikako Arbola plazan.
- 10:45. Ibilaldiko bi idi pare atonduko dituzte, Gernikako Arbola plazan.
- 11:00. Herri meza, Tourseko San Martin elizan.
- 11:30. Idi ibilaldia, Labeaga kaletik Pagoetara, trikitilariek eta Lurra dantza taldeak lagunduta.
- 12:00. Euskal Jaiko ibilaldia eta karroza desfilearen irteera, Pagoetatik. Kuadrillen karrozak, Itsasi joaldun taldea (Azpeitia), Tolosako eta Urretxuko dultzaineroak, erraldoi konpartsak (Urretxu, Legazpi, Bergara eta Tafalla), Lizarriturri txistulari taldea eta dantza taldeak.
- 12:30. Kantu poteoa, Goiargi abesbatzarekin, kalez kale.
- 14:00. Euskal Jaiko ibilaldiaren bukaera, Gernikako Arbola plazan. Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa txalapartarien emanaldia. Ondoren, karrozak kalean edukiko dituzte ikusgai, 18:00ak arte. Gustukoena bozkatzeko aukera.
- 15:00. Herri bazkaria, Ederrena pilotalekuan, Aldiri kiroldegian eta Gainzuriko jolastokian.
- 18:30. Karrozen sari banaketa, Iparragirre plazan. Bertso Eskolako bertsolarien saioa eta Zuhaitzaren Soinua txalapartarien joaldia.
- 19:00. Zatekeen taldearekin erromeria, Gernikako Arbola plazan.
- 20:00. Kantu poteoa, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
- 23:00. Euskararen aldeko kandela piztea, kantuak eta musika, Gernikako Arbola plazan.
- 23:30. Gozategi taldearen kontzertua, Gernikako Arbola plazan.
Irailak 22, astelehena, Kuadrillen eguna
- 11:00-14:00. Haurrentzat jolas parkea, Belaustegi plazan (euria bada, Aldirin).
- 11:00. Gazte olinpiadak. Jolasak eta herri kirolak 13-18 urte bitartekoentzat.
- 12:00. Moto eta patinete lasterketa eroa, haur txikientzat, Belaustegi plazan.
- 12:30. Iratzarri txaranga kalez kale.
- 13:30. Sokatirako pisaketa eta izen-ematea, Ederrena pilotalekuan.
- 14:00. ‘El Momentiko’ ekitaldia, Iparragirre jaio zen etxearen aurrean (Iparragirre kalea, 8). ‘Zibilak esan naute’ abestuko dute herritarrek eta Etxeazpi, Zubiondo, Txirimiri eta Urretxua soziedadeetako kideek, urteroko ohituran.
- 14:30. Herri bazkaria, Ederrena pilotalekuan eta Gernikako Arbola plazan.
- 16:00-19:00. Haurrentzat jolas parkea.
- 17:30. Kuadrillen arteko sokatira, Iratzarri txarangak girotuta, Gernikako Arbola plazan. Lau diru sari: hiru orokor eta bat talde misto onenarentzat.
- 19:30. Dirty Durum Brass Band taldea, kalez kale.
- 20:00. Dantzaldia, Iparragirre Balerdi musika bandak girotuta, Gernikako Arbola plazan.
- 21:30. Kantu afaria, Abenida berrian (euria bada, Gernikako Arbola plazako karpan).
Txosnetako egitaraua
Irailak 19, ostiralaa
- 20:40. Brumadensa.
- 22:10. Irten-bide.
- 23:40. Balantza Erromeria.
- 01:40. Bad Sound.
- 03:00. DJ Xagardo.
Irailak 20, larunbata
- 20:30. Lasko txaranga.
- 22:00. Mirotz.
- 23:15. Xarma Leone eta Albina Stardust.
- 01:00. Odik.
- 02:00. DJ Tintz.
Irailak 21, igandea
- 21:00. Little Martin Selektah.
- 01:30. Bide Batez erromeria.