
Urriak 2, ostegun, Jaien hasiera
- 18:30. Festak hasi aurreko kalejira, herriko Goiztiri txaranga, Txanbolintero txistulari taldea, erraldoiak eta dantzariak lagun direla. Plazatik abiatuta.
- 19:00. Txupinazoa, udaletxeko balkoitik. Pregoilariak eta txupin jaurtitzaileak Talo Taldeko kideak izango dira.
- Ondoren. Erraldoiak, buruhandiak eta Goiztiri txaranga.
- 20:00. Mondeju dastaketa, ardoarekin eta musikaz alaituta, herriko plazan. Pintxoa euro 1ean. Bildutako dirua Izan Inurri elkarteari emango diete, bularreko minbiziaren ikerketarako.
- 21:30-00:30. Joselu Anaiak musika taldearekin dantzaldia.
Urriak 3, ostirala
- 11:00. ‘Txorotxarangarako’ girotzea, Ausa Gaztelu guraso elkartearen eskutik; eta jolasak, Gaztelekuak antolatuta, plazan.
- 11:00. Toka txapelketa, Beti Gazte elkarteak antolatuta, plazan.
- 12:00. ‘Txorotxaranga’ haurrentzat, plazan hasita.
- 12:00. Jubilatuen hamabitakoa, Beti Gazte elkartean.
- 16:30. Haurren play-back jaialdia, guraso elkarteak antolatuta.
- 18:00. Goitibehera jaitsiera, Urtesabel auzoan (Aldaburu baserritik beherako aldapan), Zaldibiako Gazte Asanbladak sustatuta.
- Ondoren. Palestinaren aldeko ekitaldia, plazan, ZGAk antolatuta.
- 22:30. Odei taldearen kontzertua. Gaueko hiru kontzertuak ZGAk antolatuak eta udalak lagunduak izango dira.
- 00:00. Imuntzo eta Beloki.
- 02:45. DJ Tintz.
- Egun osoan. Barraketan prezio murriztua. Aske taldeak zapi morea janzteko deia egin du.
Urriak 4, larunbata, Mozorro eguna
- 11:00. Buruhandien kalejira, herriko txistulariek lagunduta.
- 11:00. Arroza prestatzen hasiko dira, plazan.
- 13:00. Mozorrotuen bilkura eta argazki gunea, plazan.
- 14:30. Herri bazkaria, goizetik prestatutako arrozarekin. Norberak egin behar du arroza plazan, edo etxetik eginda eraman. Su-txapak eta txotxeko sagardoa udalak jarriko ditu.
- Ondoren. Bazkaloste girotua, bazkaltiarren eskutik. Mozorrotutako taldeen erakustaldiak, sariekin.
- 19:30. DJ Reimy, kalean barrena.
- 23:00. Ganibet taldearen kontzertua.
- 00:00. Mugi Panderoa musika taldearekin erromeria.
Urriak 5, igandea
- 12:00-14:00. Aniztasun Festa, plazan, Etxekonekok elkarteak antolatuta. Herrian dauden kulturetako kideen dantza eta kantu emanaldiak, eta janari dastaketa.
- Eguartean. Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolarien saioak, kalean barrena.
- 13:00. Gazteen eta helduen sega-pikatze txapelketa, Almitza sega elkarteak antolatuta.
- 17:30. Iztueta taldearen dantza emanaldia, plazan.
- Ondoren. Herri kirol erakustaldia, plazan, Almitza elkarteak antolatuta.
Urriak 10, ostirala
- 17:00. Gaztelupe Pilota Eskolako pilotarien txapelketako finalak, Toki Alai pilotalekuan (euria baldin bada, Resti pilotalekuan). Benjamin, alebin eta infantil mailetako finalak.
Xirika elkarteak antolatuta:
- 19:00. Euskal preso eta iheslarien, eta Palestinaren aldeko elkarretaratzea.
- 19:30. Patata tortilla lehiaketa.
- 21:00. Tortillen aurkezpena, sariketa eta afariaren hasiera.
- Afal ondoren. Bingoa.
- 23:30. Andoni Ollokiegi musikariaren kantaldia.
- Xirikaren kamisetekin joateko deia egin dute.
Urriak 11, larunbata, Kuadrillen eguna
- 11:00-13:30. Puzgarriak haurrentzat eta gaztetxoentzat, Resti pilotalekuan.
- 13:00. Kuadrillen irteera, plazatik abiatuta kaleetan barrena, Jundajo txarangak alaituta. Argazki gunea plazan.
- 14:30. Kuadrillen arteko bazkaria, plazan. Txartelak tabernetan egongo dira salgai, urriaren 8ra arte.
- Bazkalondoan. Zozketak.
- 18:00. Kuadrillen arteko jokoak, eta jarraian kalejira herrian barrena, Jundajo txarangarekin.
- 23:00. Akerbeltz musika taldearen kontzertua.
- Ondoren. Oihana Begana DJaren emanaldia.
"Asteak dakarrena" gehiago...
Ez dago elementurik.