Anker musika talde goierritarrak bere bigarren lana kaleratu berri du, eta entzungai jarri du Spotify plataforman. Lanak Lurperatutako istorioak du izena, eta bederatzi piezaz dago osatuta. CDa laster jarriko dute salgai. Maria Altzelaik egin du lan berriaren azala.
Lanaren aurrerapen gisa diskoari izena ematen dion Lurperatutako istorioak abestiaren bideoa argitaratu dute. Aimar Metalen Ilun Produkzioak etxeak egindako daa. Abesti honetan Asgarth taldeko Asier Enbil eta Diabulus in Musica taldeko Zuberoa Aznarez abeslariek kolaboratu dute.