Euskal Telebistako Ur Handitan saioak ‘Aralarreko azken ausartak’ erreportajea eskaini du, artzaintzaren aldeko apustua egin duten hiru gazte goierritar abiapuntu hartuta. Aiora Goikoetxea gazte ataundarra da protagonista nagusia; harekin batera, Aitor Iztueta eta Iker Sukia lazkotarrek ere hartuko dute parte. Artzainen bizimoduaz, zailtasunez eta etorkizunaz aritu dira. Dokumental osoa ikusgai dago: