“Ataungo Domoa Aralarko Parke Naturalaren barruan kokatzen da, Kontserbazio Bereziko Eremuan, eta geologiaren ikuspegitik inguru hauetan aurki daitekeen egiturarik baliotsuenetako bat da. Bereziki garrantzitsua bere tamaina eta kontserbazio onarengatik”. Hitz horiekin hasten da Ataungo Domoa, sustraien gailurrak dokumental laburra.
Joan den ostiralean aurkeztu zuen Ataungo Udalak azken bi urteotan domoaren inguruan egindako lanketa osoa, euskarri desberdinetan. Aurkezpen hartan proiektatu zuten dokumental laburra, eta orain interesa duen ororen esku jarri dute ikusgai.
Sei minutuko iraupena duen ikus-entzunezkoa Iban Toledok editatu du, Ataungo Udalaren enkarguz. Domoa nola sortu zen, zer balio natural daukan, eta ataundarrentzat zer suposatzen duen jaso dute dokumentuan.
Ataunturismoa.eus webgune berrituan ere ikus daiteke.