Mikel Alvarez Sarriegik zuzendu, eta Bira Produkzioak ekoiztetxeak eta Aurtzaka dantza taldeak ekoitzitako Azken dantza maisua dokumentala sarean ikus daiteke ekainaren 3az geroztik, Bira Produkzioen Youtubeko kanalean.
Xabier Sarriegi Pasatxo (1958-2021) dantza-maisu beasaindarraren bizitza ardatz hartuta, tradizioa, genero berdintasuna, kirola edo maskulinitate berrien agerpena uztartzen ditu Beasaingo herriaren historia kontatzen du ikus-entzunekoak.