Eider Saez musikari lazkaotarrak Ez espero ezer nigandik abesti berria aurkeztu berri du sareetan. Haren esanetan, bideaz gozatzeko gonbidapena da kanta, helburu zehatzik gabe eta ezer espero gabe.
Artista gisa bere burua aurkitzeko urtea izan da 2023 Eiderrentzat. Bakarkako bideari ekinda, norabide aldaketa egin du.