Zegamatik eta Arantzazutik abiatu eta Aizkorriko gailurrerainoko (1.523 metro) bidea egin dute Gailurra telebista saioko kideek. Eguraldia ez dute lagun izan, baina bai bidelagun onak; izan ere, Aritz Aduriz futbolariarekin eta Peio Ruiz Cabestany txirrindulari ohiarekin batera ibiliko da Andoni Aizpuru, eta mendiko eskia ere egingo dute. Irati Andak berriz, Zegama-Aizkorri mendi lasterketako antolatzaileak eta Zegamako hainbat leku ezagutzeko aprobetxatuko du eguna.