Urretxu-Zumarraga Ikastolak antolatuta, Kilomtroak 2018 jaia ospatu dute, bi herrien artean. Eguraldi goibela eta tarteka euria egin arren, milaka euskaltzale gerturatu ziren ikastolen aldeko festara. Jende kopuruan nabaritu da eguraldiaren eragina, baina prestatutako ekitaldi guztiak burutu dituzte, tartean Erronka gazteen lehiaketa. Hemen egunak emandakoaren laburpen bat, Gotzon Aranburuk egindako bidean.