Legazpiko Gaztetxeak hogei urte egin ditu Mataderon, garai bateko hiltegia izandakoan. Xabier Aztiriak eta Sergio Prietok, hogei urte horietako historiari errepasoa egin diote Legazpiko Gaztexea. XX urte Mataderon dokumentalean. Horretarako, argazki eta irudi zaharrak, eta garai bateko eta egungo protagonisten testigantzak jaso dituzte. Pasa den ostiralean aurkeztu zuten herritarren aurrean, eta dagoeneko sarean jarri dute ikusgai.