https://youtu.be/Ncan1ulc9F8
Gattiken ekoiztetxeak egindako Marierrauskin film laburra, 2018. urteko Bilbao Mendi Film Festival zinema jaialdiko sail ofizialean aurkeztua.
“Istorio hau nonahi abiatzen da. Denok barne-barnean daramagun urruneko leku galdu horretan, mundua esnatzen den tokian. Marierrauskin da istorio honen protagonista, eta amaiera erromantikoetatik ihesi dabil; hala, zapaten metafora oinarrian dela, mendian atzera eta aurrera ibiliko da, gorabeheraz, gailurrez eta zuloz beteriko barne mundu horri aurre egiteko ahaleginean”.