https://youtu.be/Ca_1Nwtnz6k
Tolosako Udalak eta Bilbao Mendi Film Festivalek antolatutako 2018ko Mendi Tour jaialdiko Film Laburren lehiaketa irabazi du ‘Orain’ film laburrak. Alex Areizagak zuzendu du, eta hainbat goierritarrek parte hartu dute bertan. Filmak bizitzaz hitz egiten du, eta aurrera segi beharraz, eta aurrera jarraitzeko orainaldia bizitzeko beharraz, horretarako bidean galdu edo gelditu zaizkigun pertsona maite horien oroitzapenak indar bihurtuz.