Irrien eta argien bilgune

pnga_erakutsi-1Goierriko Irriargi taldearen ernamuina sei lagun bildu ziren lehenengo bilera izan zen, 2010ean. «Lagunak eta ezagunak umeak edukitzen hasi ginen, eta zalantzak nahiz kezkak ugaritu zitzaizkigun», dio Irriargiko Ainhoa Ibañezek. Zalantzak bakardadean bizitzeak sortzen duen ezinegonak sortu zuen Irriargi. «Gauzak zuk pentsa bezala ez badoaz, saretxo baten beharra sentitzen duzu».

Sare hori sortu zuten, eta lehenengo bilera hura abiapuntu, astero biltzen hasi ziren. «Bakoitzak zer espero zuen eta zer emateko prest zegoen zehaztu genuen», jarraitu du Ibañezek. Eta, espero zutenaren artean, «babesa» aipatu du. Izan ere, «norberak ez dakiena ondoan duenaren eskarmentutik jaso dezake». Irriargiren jarduna ez da soilik edoskitzeari lotzen, are gehiago, biberoientzako tokia ere badago. Taldekideak ez dira amak bakarrik, aitatasunak familian duen bezainbeste leku dago gizonezkoentzat.
Hezkidetza, elikadura, jolasa, arauak, kontziliazioa, bikote harremana eta haurren nahiz gurasoen eguneroko unibertsoan kabitzen diren kezka iturri guztiak hartzen ditu elkartearen jardunak. «Bizimodu kontzienteagoaren alde» egiten dutela diote irriargi.com webgunean. Barrura begira sortu duten sareaz gain, kanpora begirako hitzaldiak eta ikastaroak antolatu dituzte. Orain, edoskitze aholkulari izateko tailerra egiten ari dira.

Irriargi familiaren esparruan osatutako elkartasun sarea da. «Berdinetik berdinera bizipenak komunean jartzen ditugu, eta esperientzia horietatik elkarri lagundu ere», azaldu du Ibañezek. Ez da gauza berria, aurreko emakumeek nola edo hala sareak sortu dituzte; berria espazio hau, nahi izanez gero, familia osoari zabaltzea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>