Saskibaloiak harrobi garrantzitsua du Beasainen

BKLko_kideakHamabi talde ezberdinetan banatuta, 155 neska-mutilek osatzen dute Beasaingo BKL saskibaloi taldea. Horrez gain, Saski Eskola izeneko talde bat ere badute. Bertan 2002 urtean jaiotako 12 neskak eta 13 mutilek saskibaloi-jokoaz gozatzen dute, gerora begira, oinarria egin eta pixkanaka ikasten joateko.

Rafa Barahonak, Jose Mari Garmendia kirol zuzendariak, Mikel de las Herasek, Felix de las Herasek eta Pablo Martinezek osatzen duten zuzendaritza taldeak gidatzen ditu neska-mutilak, eta talde bakoitzeko dauden bi entrenatzaileak, 24 guztira. Azken hiru urteetan egin duten lanak, aurrez zauden zazpi talde egotetik hamabi talde egotera pasa arazi du BKL. Mikel de las Herasen esanetan «eguneroko lana ikusi du jendeak; ondo ari garela lanean. Eta, gutxika, geroz eta jende gehiago apuntatu da». Hori gutxi balitz, datorren urtean bi talde berri sortzeko aukera ere ikusten dute.

Hala ere, «beste herri batzuetako jendea erakartzeko zailtasunak» dituztela dio De las Herasek. «Lazkaoko jokalari batzuk baditugu, eta Idiazabalgo bakarren bat ere bai, baina beste herrietatik ez dugu lortzen inor inguratzerik».

Entrenamenduak Beasain Institutuan, Alkartasuna Lizeoan eta Antzizar kiroldegian egiten badituzte ere, partidak Antzizar kiroldegian bakarrik jokatzen dituzte.

Urtean zeharreko partidez gain, joan den urteko gabonetan, munduko saskibaloi txapelketarako puntuagarria zen partidak jokatu zituzten Euskadiko, Madrilgo, Galiziako eta Gaztela-Leongo taldeen artean. Horrez gain, urtarrilean, 4x4ko Goierri mailako saskibaloi txapelketa antolatu zuten. Azken honetan, Goierriko herri ezberdinetako 41 taldek parte hartu zuten. Gainera, denboraldi amaieran, ekainean, 4X4ko beste txapelketa bat egiten dute. Iaz antolatu zuten lehen aldiz, eta haur bakoitzari elastikoa eman zioten opari. «Gaztetxoei hemen gaudela esan nahi diegu, ikusteko, probatzeko eta etortzeko, gure web orrialdean ere sar daitezke nahi badute:  www.bklsaskibaloia.com».

Senior mailako mutilak punta-puntan dabiltza

BKLko hamabi taldeetako bat da senior muytilena (18 urtetik gorako mutilak). Gipuzkoako bigarren mailan jokatzen ari dira une honetan, eta sailkapeneko lehen postuan daude azken asteetan. Mikel de las Herasen esanetan «oso-oso onak dira: «Jokalari batzuk aurrez lehen mailan jokatutakoak dira». Datorren urtera begira, «lehen mailara igotzeko helburua» dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>