Bertsoa eta irudia uztartuz

Eli_Agirre_eta_Maialen_TorEli Agirre azpeitiarra eta Maialen Torres urretxuarra Martxoan Bertsoa taldekako bertsolari lehiaketa herrikoiaren hamaika urteko historia biltzen duen ikus-entzunezkoaren egileak dira. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dute biek eta «ikasturte amaierako proiektu gisa» sortutako ideia dela esan du Torresek. BertsoaZUztartuz jarri diote izena.

«Proiekturako biok gustuko genuen gai bat aukeratzea erabaki genuen», kontatu du Agirrek. Hala hasi ziren bertsolaritzarekin zerikusia duen gairen baten bila, Torresek Martxoan Bertsoaz hitz egin zuen arte.

Aitortu dutenez, lanik zailena hasierako ideiari gorputza ematea izan da: «Ideia bera erabaki genuen arte buelta asko eman genituen», diote. Torresek azaldutakoaren arabera, ikus-entzunezkoak «hiru osagai nagusi» ditu. Batetik elkarrizketak, «Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolako Gorka Azkarate, Gorka Ojanguren eta Maialen Akizurekin»izan dira. Bestetik, aurretik eginda zeuden grabazio zaharrak eta amaitzeko, iazko txapelketako irudiak. «Kanporaketa guztiak grabatu genituen», gogoratu du Agirrek.

Lana ‘otamotz.com’-en
Ikus-entzunezkoa metafora batekin alderatu dute, «hasierako hazia ereinda hazten doan zuhaitz» batenarekin, alegia. Metafora bera ikus-entzunezkoan txertatzeko «Ane Zaldua urretxuarrak marrazkiak egin zizkigun», esan du Torresek.

Iaz aurkeztu zuten proiektua, eta «bederatzi bat» atera zutela diote harro. Gerora, zenbait moldaketa egin dizkiote lanari, aurtengo txapelketarekin batera lana Urretxun eta Zumarragan estreinatzeko. BertsoaZUztartuz otamotz.com web gunean ikusi daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>