«Teknologiaren arrakastaren gakoetako bat da aplikazioen erabilerraztasuna»

Xabier MaizaLazkaoko San Benito ikastolako informatikako irakaslea da Xabier Maiza (Ordizia, 1968).

Informatikako programarik konplikatuena?

Ez dago programa zailik. Nire ustez hori da teknologiaren arrakastaren gakoetako bat, aplikazioen erabilerraztasuna.

Ikasleei gehiena gustatzen zaien programa? Zein gomendio emango zenieke?

Orokorrean, lagunekin harremanetan egoteko aukera ematen dizkien aplikazioak eta jokoak dituzte gustuko. Gomendio hauxe emango nieke: esan edo argitaratu behar duten horren ondorioak baloratu eta neurtu ditzatela.

Sare sozialak ondo erabiltzen al ditugu?

Batzuk oso ondo erabiltzen dituzte eta ondo erabilita izugarrizko aukerak ematen dizkiguten tresnak izan daitezke, eta beste batzuk berriz ez dituzte modu egoki batean erabiltzen…Errespetua da gakoa.

Txikitan gehien gustatzen zitzaizun ikasgaia?

Deskubritu nuenean, informatika, zalantzarik gabe.

Musika talde bat:

Boladak izaten ditut.  Azken aldi honetan Vendetta eta Hesian dira gehien entzuten ditudanak.

Liburu bat:

Koldo Saratxagaren Sinfonia o jazz.

Zeri diozu beldurra?

Bizitzeko ilusioa galtzeari.

Amets bat:

Inguruko sufrimenduez ohartu eta hauek ekiditeko baliabideak jartzen dituen gizarte bat.

Herriko alkate izango bazina…

Alderdikeriak alde batera utzi eta udala osatzen duten guztien arteko talde lanean eta herritarren parte hartze zuzenean oinarrituko nuke nire jarduna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>