«Segurako jaiak dira nire gogokoenak, eta pozik irakurriko dugu pregoia»

Jose Luis EtxeberriaJose Luis Etxeberria (Segura, 1937) 1981ean sartu zen Segurako Aste Santuko prozesioa antolatzen duen taldean, beste herritar batzuekin batera. Aste Santuan ez ezik, San Joan egunean eta San Nikolas Txiki egunean ere antolatzen dute prozesioa. Egindako lanagatik udalak omenaldi xume bat egin nahi izan dio Aste Santuko taldeari, eta San Joan jaietako pregoia irakurriko dute.

Gustokoen dituzun festak.

Segurako sanjoanak.

Nola hartu duzue pregoia irakurtzeko gonbidapena?

Oso pozik.

San Joan jaietatik zer gustatzen zaizu gehien?

Pilota partidak, ni ere gaztetan pilotan aritua baitnaiz.

Festetan, eguna ala gaua?

Orain eguna. Gauez dagoeneko gazteek bultza egiten digute. Gaztetan ibiltzen ginen gauez, baina, dena den, ez oraingo gazteak bezainbeste.

Familian ala lagunekin pasatzen dituzu festak?

Gehienbat familiarekin, emaztearekin.

Zaletasun bat.

Pilota eta kirola, orokorrean.

Abeslari bat.

Xabier Lete oso gustoko nuen.

Oporretarako leku bat.

Urtero Cambrilsera joaten naiz emaztearekin. Atseden hartzeko leku aproposa da.

Amets bat.

Familia ondo ikustea.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Egindako lanagatik jendeak ematen dizkigun eskerrak.

Gorroto duzuna.

Haserrea.

Seguran biziko ez bazina.

Donostian. Hiri gutxi ikusi ditut hain ederrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>