‘Zur eta lur’ Anduetzan

Zegamako Udalak eta Anduetza parketxeak lau kultur jarduera antolatu dituzte elkarlanean datozen asteetarako. Juan Mari Beltranen eskutik Euskal Herriko musika eta soinu tresnak ezagutzeko aukera izango da aurrenekoan.

Urtez urte errepikatzeko asmoarekin sortu dute aurten Zegamako Udalak eta Anduetza parketxeak Zur eta Lur egitasmoa. Bi helburu nagusi ditu, Nerea Tauschke parketxeko dinamizatzaileak adierazi duenez: «Batetik, udazkenari begira Zegaman kultur jarduerak antolatzea, eta bestetik,  parketxea bera ezagutzera ematea».
Lau dira igande honetan hasi eta abenduaren 19a bitarte Anduetzak hartuko dituen jarduerak. Lehen biak datozen bi asteburuetan izango dira, eta beste biak Eguberrien aurreko bi larunbatetan. «Jarduera guztiak oso lotuta daude Anduetzan egiten dugun lanarekin».

Euskal herri musika

Kantu, doinu, dantza eta soinu-tresnen bitartez euskal herri musikaren zenbait alderdi erakutsiko dituzte igandean Ander Barrenetxeak, Juan Mari Beltranek eta Ane Erregek. Ospakizun publiko nahiz familiarretan entzun izan diren doinuak joko dituzte, baita berriak ere. Tartean, alboka doinuak entzungo dira, garai batean Zegamako Altziber Goikoa baserrian aditzen ziren modukoak. Sarrerak 5 euro balio du aurrez, bertan 7.

Azaroaren 28an, San Adriango igarobidean bizi ziren gizakien bizimodua sentitu eta ezagutzeko aukera izango da Suhar arkeologia taldearen eskutik. Abenduaren 12an, Marimunduko –Maitane Aizpurua– izango da gonbidatua, eta abenduaren 19an Olentzeroren etorrera eta taloak egiteko tailerra izango da.

Egitaraua

Juan_Mari_BeltranAzaroak 22, igandea. Juan Mari Beltran hirukotearen kontzertua. 19:00etan.
Azaroak 28, larunbata. Arkeologia esperimentala Suhar taldearen eskutik. 17:00etan.
Abenduak 12, larunbata. Marimundukoren ipuin harrigarriak. Lehen saioa 17:00etan, bigarrena 18:00etan.
Abenduak 19, larunbata. Olentzeroren etorrera eta taloak egiteko tailerra.17:00etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>