Ordizian sustraituta dagoen jaia

Ordiziako_danborrada

Ordiziako danborrada, 1966an. Ezkerretik eskubira, Zurutuza, Gaztañaga, Golmayo eta Redondo; atzean, Zubizarreta eta ‘Kifi’.

Ordiziako danborrada noiz hasi zen galdezka hasiz gero, ez dago datu oso argirik. 1913. urtea jotzen dute hasierako bezala, beraz badira 100 urte baino gehiago Ordizian danborrada egiten hasi zirela. 1913ko Santiago egunean, Santa Anaren irudi berriarekin prozesio bat egin omen zuten eta bertan estreinatu zituzten trajeak. Ez-ohiko ikuskizun hori aipatzen da danborradaren balizko lehen erreferentzia moduan.

Halere, gaur egungo danborradara iristeko lehen urratsak 1917-1918 urteetan eman ziren Joaquin Pascual Etxeberriari esker. Bere burua erabat ordiziarra sentitzen zuen donostiarra zen eta bera izan zen urteetan zehar Ordiziako danborradaren muin eta bihotza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>