Legorretak ere badu APPa

Legorretak badu herriko informazio guztia jasoko duen APPa. Herritarrek sakelakoan jaso ahal izango dituzte herriko albisteak. Eta kanpotik datozenek, herriari buruzko informazioa izango dute bertan. Legorretako Udalak ostegunean aurkeztu zuen aplikazioa herritarren aurrean. Albisteez gain, agenda, argazkiak eta bideoak, eta sare sozialetan argitaratutakoa ikusi ahal izango da. Udalarekin zuzenean harremanetan jartzeko erreminta ere bada. Mapa turistikoa, telefonoen zerrenda eta garraio publikoaren ordutegiak ere badakartza. Aplikazioa doan deskargatu daiteke Android eta iOS sistemetarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>